Mezuak

FLORA EXOTIKO INBADITZAILEA LAMUZA-ARRAÑO NATURGUNEAN

Irudia
  Gazteleraz / En castellano Duela hilabete batzuk sarean kuxkuxeatzen  ari nintzela, liburu interesgarria topatu nuen Bizkaian zehar hedatzen ziren landare inbaditzaileen inguruan.   Liburukiak flora  exotiko inbaditzailearen problematikari modu zabal eta zehatzean  helzeaz gainera,  Bizkaian agertzen diren espezien arrisku biologikoaren araberako  52 fitxako zerrenda aurkezten du.  Espezie bakoitzari arrisku zailkapena ezartzen dio, lehenengo biak kaltegarrienak direlarik : A, espezie exotiko inbaditzaile eraldatzailea; eta B, espeze exotiko inbaditzaile ez eraldatzailea, baina A kategoriara pasatzeko ahalmen handiarekin. Argitalpen honek  eguneraketa baten beharra du zalantzarik gabe (2006. urtekoa da), baita kontsultatutako   gainerako argitalpenek ere (ikus bibliografia), urte berekoak (2004-2006) baitira. Flora aloktono inbaditzailearen populazioen bilakaera eta espezie berrien  balizko agerpena  ikusita, zerg...

KARDABERETAN

Irudia
  EGUZKILORE TXIKIA   Carlina vulgaris   Gazteleraz/ Castellano Ekainetik aurrera Arrañoko larreek bestelako itxura agertzen dute, ordurarte belar berde goxo eta   lore ederrez jantzitako landak,   sasi, asun eta kardaberaz beteta azaltzen  bait dira. Landare   horiek ez dira bereziki ederrak eta Arrañoko larreek jasaten duten    erabilpenen ondorioa besterik ez dira. Ezin dugu ahaztu gure mendi kutunak   jasaten duen giza presioa: hiri gune garrantzitsu batetik oso hurbil, herritarren aisialdirako gune esanguratsua eta horretaz gain, herriko   abeltzantza gunerik erabilena.  ARMIKA Eryngium campestre  ASTALARRA Dipsacus fullonum   Giza jardunek ondorio ezberdinek dituzte, hala nola, lurzoruaren eraldaketa, nitrifikazioa,    pobretzea eta gai nutritiboen galtzea… eta    baldintza hauen zaleak diren    espezieak erakartzen dituzte (landare nitrofiloak, landaretza erruderala, espezie inbad...

LAUDIOKO NATURA ONDAREA (Arrañoko orkideak babestu, miretsi ahal izateko II)

Irudia
Orchis italica alea Arrañon, 2021eko Maiatzean. Abereek jan aurreko argazkia Gazteleraz / En castellano   Denbora generaman kontuarekin bueltaka, kezkatuta, Arrañon hazten ziren orkidearik babesgabeenak   babestu   nahiean, egun batetik bestera janda agertu ala  arrastorik gabe desagertzea ekidite aldera. Erreferentziarik ez genuen eta ausardia apur batek bultzatuta, lanari ekin genion. Burdinezko barillak, untxientzako sarea   eta   landarearen ezaugarrien eta hauskortasunaren berri ematen zuen karteltxoa prestatu genituen. Eta  hortxe paratuta geratu ziren,   Arrañon erruz dabiltzan aziendeen eta jendearen jokaeraren beldurrez, baina helburua neurri handi baten lortu   izanaren sentzazio atseginarekin: loreen edertasuna gozatzeko aukera eman,    herriko   natura ondarearen inguruan senstzibilizazioa zabaldu   eta are inportanteagoa dena, landare hauen populazioa egonkortzeko eta sendotzeko saioa… Itxidurak ezarri eta gut...

ZERGATIK HILTZEN ARI DIRA ARRAÑOKO ZUHAITZAK?

Irudia
                                                                               BIDEOA Gazteleraz / En castellano      Iazko udazkenean konturatu  ginen   Arrañoko zenbait lekuetan zuhaitzak   modu misteriotsuan hiltzen ari zirela. Hasiera batean erabat   ihartuta   agertzen ziren,  sustraiaren lepoa ahalduta lurra jotzen amaitu arte. Tximistak ala azidoren batek erasotuta ziruditen. Horrela gertatu zen   Arrañoko gainetik hurbil zeuden 30-40 urteko bizpahiru astigar zuri (Acer pseudoplatanus) alerekin , baina zuhaitz gehiagori gertatu  zitzaiola ohartu ginen.        Arbolazaintzan aditua diren laudioar batzuekin kontsultatu genuen eta hipotesi batzuk bota zituzten: balizko lehorte bati eg...

ARRAÑOKO ORKIDEAK BABESTU, MIRETSI AHAL IZATEKO

Irudia
                   Gazteleraz / En castellano  Badira hiru urte herriko txoko eder honen natura aberastasuna balioan ipintzeko ekimen ezberdinak martxan ipini genituela.  Zalantza barik,  Arrañoko aberastasun horren ikur nagusienetakoa  orkideak dira, izan ere,  udaberriero  lore familia eder  honen hogei ezpezie inguru hazten bait dira  bertako larreetan ,  berezi-bereziak horietako batzuk. Blog honetan sarritan   izan dugu hizpide orkideak eta   espezie batzuen inguruan aritu izan gara, beti ere loreon kalteberatasuna   agerian utziz. Zaugarritasun hori are agerikogoa suertatzen da arriskuan dauden espezieak direnean. Gurean, bi espezie dira (zein baino ederragoak) mehatxatutako landareen zerrenda gorrian daudenak:   bata, Orchis italica, espezie kaltebera bezala katalogatuta; Himantoglossum hircinum  bestea , ”espezie bakanak” atalean agertzen dena.   https:/...