ZERGATIK HILTZEN ARI DIRA ARRAÑOKO ZUHAITZAK?
Iazko udazkenean konturatu ginen Arrañoko zenbait lekuetan zuhaitzak modu misteriotsuan hiltzen ari zirela. Hasiera batean erabat ihartuta agertzen ziren, sustraiaren lepoa ahalduta lurra jotzen amaitu arte. Tximistak ala azidoren batek erasotuta ziruditen. Horrela gertatu zen Arrañoko gainetik hurbil zeuden 30-40 urteko bizpahiru astigar zuri (Acer pseudoplatanus) alerekin , baina zuhaitz gehiagori gertatu zitzaiola ohartu ginen.
Arbolazaintzan aditua diren laudioar batzuekin
kontsultatu genuen eta hipotesi batzuk bota zituzten: balizko lehorte bati egotzi ahal zitzaiola
zuhaitzon hiltzea, lur gutxiko magal
horiek astigarrentzat egokia ez direlakoan, abereek sortutako kalteen ondorioa ote… baina azalpen zehatzik ez. Astigar zuriari
eragiten dioten gaixotasun zein izurriteen inguruko informazioa ere bilatu genuen, baina argirik ez Arrañoko aferaren gainean.
Behin neguko etenaldi
begetatiboa pasata, arazoa modu kezkagarrian gehiagora doala berretsi dugu. Batetik , beste
espezie batzuetako aleak kaltetuta agertu direlako (Txorbeltza -Rhamnus alaternus- zuhaixkaren zenbait ale
esaterako) eta bestetik, osotara 30 zuhaitz-zuhaixka ale inguru hilda eta hiltzeko zorian zenbatu ditugulako.
Galdera honek erantzuna behar du ahalik eta lasterren:
Zergatik hiltzen ari dira Arrañoko zuhaitzak?
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina