LAUDIOKO NATURA ONDAREA (Arrañoko orkideak babestu, miretsi ahal izateko II)



Orchis italica alea Arrañon, 2021eko Maiatzean. Abereek jan aurreko argazkia


Gazteleraz / En castellano 

Denbora generaman kontuarekin bueltaka, kezkatuta, Arrañon hazten ziren orkidearik babesgabeenak  babestu  nahiean, egun batetik bestera janda agertu ala  arrastorik gabe desagertzea ekidite aldera.



Erreferentziarik ez genuen eta ausardia apur batek bultzatuta, lanari ekin genion. Burdinezko barillak, untxientzako sarea  eta  landarearen ezaugarrien eta hauskortasunaren berri ematen zuen karteltxoa prestatu genituen. Eta  hortxe paratuta geratu ziren,  Arrañon erruz dabiltzan aziendeen eta jendearen jokaeraren beldurrez, baina helburua neurri handi baten lortu  izanaren sentzazio atseginarekin: loreen edertasuna gozatzeko aukera eman,   herriko  natura ondarearen inguruan senstzibilizazioa zabaldu  eta are inportanteagoa dena, landare hauen populazioa egonkortzeko eta sendotzeko saioa…



Itxidurak ezarri eta gutxira, Laudioko udalean horren berri ematen zuen txosten txikia aurkeztu genuen. Udal agintariak  orokorrean baina gehien bat , naturarekin zerikusia duten udal sail ezberdinak  jakinaren gainean ipintzea zen helburua, ingurugiro, obra-loregintza, abeltzantza eta  basoen kudeaketan ardura duten  orori informazioa helaraztearekin batera, teknikarietatik  kaleko  beharginetaraino.

 TXOSTENA ARRAÑOKO LANDARE MEHATXATUAK 

Geroztik,  ezer ez dugula asmatu jakin  dugu, leku gehiagotan  egin izan den kontua dela,  sarritan tokiko erakundeen laguntzarekin, Iruñean  zein  Gasteizen egindako ekimenak kasu.



Ororbia-Iruñerria-Nafarroa
 

Ariznabarra-Gasteiz (Arg.: P. Novella)


Ariznabarra-Gasteiz (Arg.: P. Novella)


Legarda-Gasteiz (Arg.: P. Novella)


Ororbia-Iruñerria-Nafarroa


Arrañoko esperientzia nahiko ondo atera dela esan dezakegu, Himantoglossum hircinum orkidea espeziea  babesteko egiturak errespetatuta izan dira eta abereek kaltetu arren, aleok     edertasuna loratze osoan zehar  eskeini eta ziklo biologikoa itxiko dute. 
Orchis italica-rekin aldiz okerrago izan da eta bi aste pasata itxidura urratuta topatu genuen, lorearen hostoak besterik ez zeudela, abere apetatsuren batek janda akaso.
 
 
Orchis italica alea abereek jan aurreko egunetan



Kalte konponezinak  Orchis italica alean


Kalte konponezinak  Orchis italica alean


Beste aldetik, ekimenaren zabalpenak balio erantsia ekarri dio Himantoglossum hircinum-en kasuan,  Arrañoko kokapenak  aditu talde batek burutzen duen espeziaren Arabako inbentarioan agertuko baitira aurrerantzean.


 Himantoglossum hircinum-en alea babesteko egituran abereek sortutako kalteak
 

Aurtengoak  balio dezala hurrengo urteei begira ekimena indartzeko,  udalaren inplikazioa lortuz itxidura sendoagoak ezartzeko eta udal langile, abeltzain zein herritarren artean infomazioa gehiago zabaltzeko, , Arrañoko natura ondarea zaindu, balorean ipini eta miresteko.  ESKERRIK ASKO!!

Esker bereziak Pedro Novella eta bere taldeari


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri

LAMUZA-ARRAÑOKO ZUHAITZAK: ASTIGARRA/ ÁRBOLES DE ARRAÑO-LAMUZA: EL ARCE