ARRAÑO-LAMUZAKO ORKIDEAK/ Orquideas en Arraño-Lamuza
Serapias lingua |
Urtebete
pasa da Lamuza-Arrañoko landare aniztasunari erreparatzen hasi genionetik,
horretan orkidea espezieen aberastasuna nabarmentzen zelarik. Aberastasun
haren berri ematen hasteko Arrañoko orkideen argazki bilduma xumea argitaratzea
izan zen lehen urratsa, Aiaraldea Gaur agerkari digitalaren laguntzarekin.
Serapias parviflora |
Un año
después de publicar una selección fotográfica con orquídeas
silvestres del entorno de Lamuza-arraño gracias a la ayuda Aiaraldea Gaur, continuamos
aprendiendo más cosas sobre estas bonitas y peculiares flores, hemos conocido nuevas especies, ha aparecido alguna peculiaridad...por lo que aquella primera colección pedía una revisión. Como entonces, volver a
remarcar el carácter no científico de esta
aportación que solo pretender ser una aproximación a este fascinante
mundo.
Serapias cordiguera |
Esan bezala, urtebete beranduago gure txokoko
orkideekin txundituta jarraitzen dugu, ikasten jarraitzen dugu alegia:
espezie gehiago agertu dira, batzuk oso bereziak, eta ziur gehiago
agertuko direla. Hortik, argazki bilduma hura berriztearen beharra
eta, blogaren hedapena aprobetxatuz, basa orkideen edertasunaren berri ematen
jarraitzea. Aurrekoan bezala, argi gera dadila, ekarpen hau gure inguruko
orkideen mundura hurbiltze hutsa besterik ez dela, izaera zientifiko gabekoa, eta hortaz, zer aldatu eta hobetu izango duena.
Ba bai,
oraindik orain jendeak galdetzen jarraitzen duelako: Orkideak?? Ez
al dira tropikoko oihanetan jatorria duten loredendetako (IKEA-koak oso modan
ipini dira) lore ikusgarri horiek? Bai eta ez; zeren gure inguruetan berez
hasten dira hamanarka orkidea espezie, tropikoetakoak bezain ikusgarriak (normalean
tamainan txikiagoak). Orkideazeoak landare familia
handienetakoa dugu, Europan oso zabaldua.
Cephalanthera damasonium |
Porque la
gente sigue preguntando: ¿orquídeas? ¿No son esas flores que vende Ikea ? Pues si pero también no ,
porque en Euskal Herria crecen decenas de especies de orquídeas silvestres. Las orquideaceas son una familia muy
común en Europa, que al igual que las de origen tropical, son de una extraordinaria
belleza, solo que en general, de menor tamaño.
Anacamptis pyramidalis |
Biologia bitxiko landareak dira, izaki bizidunen eboluzio eta adaptazio
bizkorraren eredu harrigarria, polinizazioa errezteko loreek hartzen dituzten estrategiak direla eta.
Himantoglossum hircinum |
Orkidea hitza grezierako
orchis-tik dator, eta barrabila esan nahi du, sustraietan izaten dituzten
koxkorrei (bi normalean) errenferentzia eginez.
Orchis italica |
Las orquídeas son unas plantas de curiosa
biología por las estrategias que desarrollan para atraer a los insectos que deben favorecer su
polinización. Su nombre proviene de Orchis,
“testículo” en griego, haciendo referencia a los bulbos que presentan sus
raíces.
Orchis purpurea |
Lore bakoitzetik milaka hazi sortzen dira baina bakan batzuk
besterik ez dute aurrera egingo, erneketa gauzatu ahal izateko onddo batekin
elkartu behar direlako.
Arraño-Lamuzan 7 orkidea genero aurkitu ditugu orain arte (ezaugarri komunak
dituzten espezie taldea da generoa), 16 espezie barnebilduz. Gure orkideen mundua ezagutzen haste aldera, 7 genero horietan, hiru azpimarkatzeko modukoak dira. Horretarako, aroa kontutan hartuko beharko dugu, martxotik ekainera orokorrean.
Orchis anthropophora (Aceras anthropophoprum) |
En el
entorno de Arraño-Lamuza, hemos encontrado 7 géneros que reúnen a unas 16 especies. Entre estos
géneros destacan 3 por su variedad y curiosidad. Deberemos de tener en cuenta su época de floración para observarlas, de marzo a junio en general.
Orchis mascula |
Ophrys generoak esaterako,
inguruotako orkidearik esanguratsuenak barnebilduz, polinizatu behar dituzten insektuen forma
ikusgarriak hartzen ditu, erlaztarrak kasu honetan. “Sexu ziria” ala “sasikopula”-ren bitartez bilatzen da polinizazioa: labeloak (lorearen ezpain nabarmena) erlaztar emeen
ezaugarriak (itxura, forma eta usaina) imitatuz arrei ziria sartzen saiatzen da lorea. Arrak
ninfetatik irteten lehenak dira eta gogotsu ekiten diote gezurrezko emeekin
kopulatzeari. Arrañon, espezie hauek topatu ditugu: O. tenthredinifera, O. apifera,
O. scolopax, O. sphegodes eta O. lutea,
zein baino ikusgarriago.
Gymnadenia spp. |
Entre las
orquídeas silvestres de nuestras zona destacan las “ophrys”, por la peculiar
forma de su labelo (la parte más destacable), que imita la forma, el tacto y
hasta el olor de las hembras de abejorro, con el objeto de “engañar” a los
machos para que “copulen” (falsa cópula) y garanticen la polinización. Cinco
tipos de ophrys hemos podido observar en Arraño.
Ophrys apifera |
Beste genero nabarmena Orchis-ena da, labelo antropomorfodun
orkideak biltzen dituena, gizaki formako ezpaina harrigarriro osatzen duten
loreak alegia. Gure inguruan espezie hauek topatu ditugu: O. mascula,
O.purpurea, O. anthropophora (Aceras anthropophorum) eta O. italica, azken hau
salbuespenzko kokapena eskeiniz.
Ophrys tenthredinifera |
Otro
grupo es el de las “Orchis” cuyo labelo toma sorprendentemente forma humana. En
Arraño, este genero tiene 4 especies.
Ophrys scolopax |
Azkenik, Serapias-en taldea aipagarria da, oso ugaria baita. Sexu
erritoekin lotuta dagoen Serapis jainko egiptoarrean jatorria omen du izenak eta
orkideen balizko dohain afrodisiakoei erantzungo lieke forma erotikoa duen eta "iseka" egiten digun loreak.
Bestetik, lore honek insektuak erakartzeko garatu duen abilidadetako bat
azpimarkatzeko modukoa da: kanpoko giroaren eta lore barrukoaren arteko tenperatura aldea 3º C-takoa izan ohi da,
intsektu batzuek gaua pasatzeko aprobetxatzen dutena. Hiru serapia mota errez
ikusiko ditugu Arrañoko larretan: S. cordiguera, S. parviflora eta S. lingua.
Ophrys lutea |
Por ultimo
destaca el género Serapias, muy común en nuestra zona y cuyo nombre tiene
origen en el dios egipcio Serapis, relacionado
con ritos sexuales, quizás respondiendo a los poderes afrodisíacos atribuidos a algunas orquídeas o a su erótica
y provocativa forma. En Arraño podemos distinguir al menos 3 tipos de Serapias.
Ophrys sphegodes |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina