AZAFRAI ZANGARRA: UDAZKENEKO LOREA/ El falso azafrán colorea el otoño



Ez dakit zehazki zergaitik: berezko kutsu malenkoniatsuagatik akaso,  nostalgiak jota gaudelako agian, egunotako hego haizeak ematen duen argitasunagatik  beharbada ala beste barik horrelakoa delako, baina aurtengo udazkena ezin ederragoa iruditzen ari zait. Ingurumariari erreparatzea besterik ez dago urtaroaren ederraz konturatzeko:  pasealekutako ezkien horia, pinudien  berde ilun monotonoari  bertako hostozabalek (eta era nabarmenean haritz amerikar  kanpotarrak) ematen dioten  kolore sorta:  marroixka, horixka, gorrixka… berezko dizdira dutela dirudi!



 No estaba dispuesto a echar a perder una segunda espléndida mañana de domingo otoñal,  con una espectacular luz, viento sur, y grandes claros, por lo que se imponía el paseo de rigor, empezando en el parque y acabando en el barrio de Luxa, al final del cordal de Arraño.


Bigarren aldiz  jarraian igande goiz zoragarria suertatu da: eguzki ostarte zabalak,  haize hego bizia, sekulako  argitasuna...Aurrekoan, larunbateko ospakizunak utzitako ajeak etxeko leihotik amorrazioz beterik begirtzera behartu ninduen. Udazken eder honek ematen zidan  bigarren  aukera honi  muzin egin ezinean, Lamuza parketik hasi eta Arrañoko puntarainoko paseotxoari ekiteko prestatzen gara. 



Parkea ezin  dotoreago   agertzen zaigu eta ezkien, tuliperoen eta masusta arbolaren hostoen horiaz blai ekiten diogu Arrañoko aldatsari. Hostoak mantentzen dituzten espezien zuhaizti trinkoaren babespean  topatu dugu  lehenbizikoz gure gaurko protagonista, udazkenean loratzen den lore bakarrenetakoa hain zuzen ere,  azafrai zangarra. Ezaugarri horrek are nabarmenagoa egiten du lurzorua hosto lehorrez estaltzen ari den honetan,  lurretik goratzen diren petalo morexkak,   laranja koloreko eta forma bitxiko  lorexaki nabarien inguruan,  zurtoin makal eta luzanga oinarri bakarra dutela. Arraroa iruditu zait, landare honen balizko   medikuntza erabileren inguruko informazio gutxi topatzea, hain nabaria izanik. Normalean erabiltzen dudan ingurutako sendabelarren bibliografian ez da agertzen  eta Internet-en ere, ezaugarri botanikoaz haratago, informazio askorik ez dago .




El parque luce sus mejores galas, destacando la gama de color amarillo que tilos, moreras y tulíperos nos ofrecen. En ese luminoso ambiente emprendemos la subida a Arraño por uno de sus numerosos vericuetos, en contraste con el sombrío bosquete de especies que  mantienen sus hojas verdes: avellanos, sicomoros,  encinas... Y es precisamente aquí donde encontramos los  primeros ejemplares de nuestra protagonista de hoy, el falso azafrán (Crocus nudiflorus) o azafrán silvestre, por citar solo algunos de sus numerosos nombres comunes. Porque en realidad el falso azafrán tiene  características como para destacar.




 Esan bezala, azafraia mota bat  dugu landare hau, iridazeen (lirioak, gladioloak,…) familiko Crocus generokoa alegia,  zeinaren lore more purpurazkoak hosto barik agertzen zaizkigu, bere izen zientifikoaren bigarren parteak ondo azaltzen duena:  "nudiflorus"  (lore biluzia).  Horrek ere berezi egiten du landarea, izan ere, hostoak loreak behin desagertuta azalduko ditu eta udaberrira arte mantenduko; orduan hostoak desagertu eta udazkenera arte ez dira loreak azalduko, irailetik abendua bitartarte larreak edertuz, horiexek baitira bere bizileku  ohikoena. Herri medikuntzan bere erabilpenaz datu askorik  ez beraz, toxiko samar izateaz aparte. Abortatzeko  erabilia izan omen da, bere sona txikia azalduko lukeena. 







Para empezar es unas de las pocas especies herbáceas  que florecen en otoño, adornando praderas y claros desde las primeras lluvias hasta diciembre. Sus petalos lila-purpura  protegen a un espectacular estigma anaranjado (muy parecido al de verdadero azafrán, pero de propiedades más modestas) y brotan de un frágil y alargado  tallo blanquecino. No dispone de más órganos aparentes  pues las hojas aparecerán una vez las flores hayan cumplido su función, lo que justifica la segunda parte de su nombre científico “nudiflorus”, osea “flor desnuda”.  Estas  destacables características contrastan además con que no sea una especie  muy usada como planta medicinal.  Quizás su fama de tóxica ( utilizada incluso como abortivo al parecer) haya contribuido  a ello. A tenerlo en cuenta.







Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri

LAMUZA-ARRAÑOKO ZUHAITZAK: ASTIGARRA/ ÁRBOLES DE ARRAÑO-LAMUZA: EL ARCE