LAUDIOKO ORKIDEAK 2021. Memoria txikia
Spiranthes spiralis Udazkeneko orkidea Gazteleraz/En castellano |
Udazkeneko orkideen (Spirantes spiralis) azken aleena egiten ari den honetan, une egokia izan daiteke 2021. urteko denboraldiak eman duenari errepasoa egiteko, izan ere, nahiko urte emankorra izan baita Arraño zein Laudio osoko orkideen espezie eta populazioen jarraipenari dagokionean. Gure txoko kutunetik abiatuko gara.
ARRAÑO
Orchis champagneuxii: Martxo aldean atzeman genuen gurean orkidea espezie berria dena.
Orchis champagneuxii |
Ophrys tenthredinifera ficalhoana. Orkideen mundua korapilatsua da oso. Sartzen zaren neurrian, gero ta gutxiago ulertzen duzulako sensazioa duzu sarritan. Behin espezie bat identifikatzeko lana gaindituta (neofitoarentzat sekulako ahalegina izan daitekeena), azpiespezieak, aldaerak eta hibridoak agertu eta desesperazioak goia joko du: ongi etorri segurgabetasunaren eremu labankorretara. Aurten nahikotxo ikasu dugu horretaz, genero eta espezie bereziki zailak badirela (aldrebesak esango nuke nik), Dactylorriza eta Epipactis generoekin gertatzen da baita Ophrys generoko espezie talde batzuekin (sphegodes, fusca...) ere. Gurean oso ohikoa den Ophrys tenthredinifera espeziearekin gertazen da, eta antza, alde fisiko nimiño batzuk gorabehera eta azterketa genetikoen laguntzarekin, iberiar penintsulako ipar parte osoan (eta hartara Arrañon ere) hasten den aldaera, O. tenthedinifera ficalhoana da, hemendik aurrera Ophrys ficalhoana izena hartuko duena. Beraz adituen esanei jarraitu eta horrela jasoko dugu guk ere hemendik aurrera. Honetaz gehiago jakiteko, lotura honetan dago Javier Benito Ayuso adituaren artikulua (“El grupo Ophrys tenthredinifera (Orchidaceae) en la península Ibérica e islas Baleares” http://www.floramontiberica.org/FM/n80.htm) Flora Montiberica aldizkarian argitaratua.
Ophrys ficalhoana |
Orchis italica eta Himantoglossum hircinum mehatxatutako espezien aleak babesteko egiturak ezarri (1+3), jarraipena egin eta erretiratu genituen. Blogaren bi sarreretan ekimen honen berri zabala ematen da.
http://lamuzanaturgunea.blogspot.com/2021/04/arranoko-orkideak-babestu-miresteko.html
http://lamuzanaturgunea.blogspot.com/2021/06/laudioko-natura-ondarea-arranoko.html
Amaitzeko, esan behar da azken egitura abuztuaren amaieran kendu genuela, eta gutxienez bi aleek ziklo biologikoa osatu dutela esateko moduan gaude. Azpimarkatzeko da herritarrek izandako jarrera, landareak, egiturak eta informazi kartelak errespetatu direlarik.
Laudio Udaleko Ingurugiro sailaren bitartez , ekimaneraren inguruko txostena aurkeztu genuen, landa garapena eta obra-zerbitzu udal sailetara zabaltzeko eskaerarekin. Udal sail hauetatik jasotako harrera nabarmendu egin behar da, ekimena sendotu eta Arrañoko orkideak balioan ipintzeko eta babesteko lehen urratsak ekarri dituena.
Anacamptis pyramidalis ale hipokromatiko (zuriak) bi aurkitu izan dira aurten.
Anacamptis pyramidalis |
Himantoglossum hircinum-en Arabako katalogoa osatzen ari den lantaldea gurekin harremanetan ipini zen, Arrañoko kokapenak Arabako katalogoan sartzeko baimena eskatuz. Ondorioz, Arrañoko kokapenak Arabako katalogoan agertzen dira.
ARRAÑO-LARRA
Hirugarren urtea da bertako populazioen jarraipena egiten ari
garela. Ophrys lupercalis, Ophrys sphegodes, Ophrys lutea, Ophrys ficalhoana, Orchis purpurea,
Orchis antropophora eta Anacamptis pyramidalis espezie ezagunaz gain, Ophrys insectifera eta Orchis provincialis espezien
aleak agerpena aipatzeko modukoa da.
Orchis provincialis |
Ophrys insectifera |
LAUDIOKO HERRIGUNEA
Herriko berdegune batean (Nerbioi kalean) Ophrys passionis espeziaren ale
batzuren aurkikuntzak ahobetehortz utzin gituen, izan ere, espezie eder honen Laudioko
kokapena zinez garrantzitsua da, beti eremu mediterraneagoetan agertu izan baita, Hurrengo urteetan jarraipena egin beharko zaio.
Ophrys passionis |
Ophrys passionis |
ORKIDEA ESPEZIE EZBERDINAK EZAGUTZEKO TXANGOAK
Aurten irteera andana egin ditugu espezie gehiago ezagutzeko asmotan (horretarako jaso dugun laguntza ezinbestekoa izan da) Ikaste prozesuaren irudi eta une gogoangarri asko utzi dizkigute eta erantsita doan bideoan laburbildu ditugu.
Besteak beste, leku eta espezie hauek ezagutzeko pribilegioa eduki dugu:
Aiaraldean ( Limodorum abortibum, Orchis coryophora), Zuia (Orchis
morio, Dactylorriza sambucina, Cephalanthera longifolia…), Iruñako arroa ( Orchis papilonacea, Orchis simia, Limodorum trabutianum,…), Errioxa (Ophrys
dyris, Ophrys binululata, Ophrys speculum,…),
Obarenes mendiak (Ochis cazorlensis, Neottia
maculata, Ophrys vascónica, Dacthylorriza insularis), Valderejo (Cephalanthera rubra), Koartango ( O. aveyronensis, Listera
obata), Arabako lautada ( spiranthes aestivalis), Mendikate kantauriarra
(Gymanadenia gabasiana, pseudorchis albida, coeloglossum viride,…), Pirineaok
(goodyera repens). Azkenik, Epipactis (E.palustris, tremosii, microphyla, helleborine, rodanensis, Atrorubens,…) eta Dactylorriza
(D. fucsii, elata, maculata,…) generoetarako hastapen ikuskapenak izan ditugu. UFF!! . Horra guzti horren bideo laburpena:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina