LAUDIOKO ORKIDEAK. MEMORIA 2022
Serapias cordiguera Traductor al catalá, galego, castellano, english traslator, traducteur française |
Urtea amaitzeko hilabete eskas geratzen dela, gure basa orkideen jarraipenaren inguruan urteak eman duenari errepasoa egiteko une egokia izan daiteke. Urtean zehar jasotako informazioa batu,ordenatu, konklusioak atera eta hurrengo denboraldiari ekiteko irizpideak finkatzeko garaia izaten da udazkena. Metereologikoki berezi samar izanagatik ere, urtea emankor joan da, gure zaletasuna elikatu duten zenbait gertakari suertatu baitira eta Laudion hazten diren orkidea espezien inguruko ezagupena zabaldu izan baita, gure uste apalean .
Esan bezala, ezohiko eguraldiak (urte hasierako
muturreko izotzaldietatik neguaren atetaraino luzatu den beroaldira) ezohiko
denboraldia ekarri du bueltan, landare askoren ziklo biologikoaren aldrebestuz. Eta
orkideak ez dira salbuespena izan, loratu ez diren espezieak egon direlako,
beste batzuek ezohiko populazioak agertu dituzte, loraldiak laburtu … Finean, ez aspertzeko moduko denboraldia izan da, berritasun bat
baino gehiago ekarri dituena.
Aletu ditzagun bada.
Udalaren inplikazioa
Udal teknikariekin iaz hasi genuen harremanak bere fruituak eman zituen agertu bezala ( Arrañoko orkidea espezien kontserbazioarako urrats berriak), duela urtebete aurreneko lanak burutu genituela landareak markatzeari (lorealdi aurreko egoeran) eta babesteari (loraldia hastear zela) ekinik. Udalak ezarritako babes egituren mantenua guk egin genuen, izan ere, herritar arduragabeen erasoak zein aziendeen kalteak jaso baizituzten. Egitura batzuk moldatu ziren (batzuk modu ez egokian), baina tira lehen urtea zen, esperimenatzen ari ginen, okerrak eta hanka-sartzeak bidearen parte behar ziren . Udalak prentsaren bitartez lan hauen berri eman zuen, herritarren sensibilizazioari begira positibotzat jotzen duguna.
Udalak ipinitako kaiolak |
Harreman horretan
jausi berria eman nahian edo, ekainaren
hasieran Udalak Arrañoko orkideak ezagutzeko txangoa antolatu zuen laudiokoloreak
ekimenaren eskutik. Txangoa arrakastatsua izan zen, parte hartze nabarmenarekin (plaza guztiak beteta ) eta udaberri amaierako 7 espezie miresteko aukera izan genuen. Baina amaiera gazi gozoa eta fustrantea eduki zuen. Arrañoko belarra mozten duten lorezainek (udalaren azpikontrata baten langileak) babestutako espezie baten ale eder
bat (Himatoglossum hircinum) aurretik eraman zutela bertatik bertara konprobatu ahal izan genuelako. Gazia baina argigarria, kontserbazioaren bidea arrizkuz beteta dagoela erakutsi zigulako. Zalantza
barik ikaspen eta gertakari hauek guztiek gure bidean asmatzen lagunduko dute.
Arrañoko orkideen katalogoa
Urteroko
populazioen jarraipen eta behatze lanek emaitz interesgarriak utzi dituzte. Batetik, iaz komentatzen genuen
Gymnadenia pirenaica espeziaren balizkoa
presentzia aurten baieztatua izan da eta ondorioz, Gymnadenia conopsearekin batera, genereoaren 2 espezie ditugula konfirmatzeko
moduan gaude.
Gymnadenia pyrenaica |
Beste aldetik, Arrañon ezaguna ez zen espezie berri baten behaketa iragarri behar dugu, Orchis fragans ale bi topatu izan baiziren.
Orchis fragans
Ale xelebrei dagokienean, iaz atzemandako Anacamptis pyramidalis ale hiprokromatiko biak berriro agertu zaizkigu eta baita ere Serapias cordiguera zein Ophrys sphegodes ale hipokromatiko banaren berri izan dugu.
Udazakenean Spirantes spiralis aztertzen ibili gara, Arrañon espeziaren zabalpen eremua uste baino handiagoa dela konprobatuz eta Arraño-Larran espeziearen presentzia zabala dela baieztatuz.
Atal honetan bereziki nabarmendu behar da aditu, zale eta argazkilari bolondres sarearen ekarpena, gero ta zabalagoa dena.
Azkenik, behaketekin amaitzeko, Arraño-larran grabatutako bideo txiki honen bitartez, Ophrys lupercalis espeziaren polinizatzailea den Andrena nigroaenea erlea sasikopulan ikus dezakegu.
Gasteizko Udalaren “Zientzia Herritarra” programan parte hartzea
Aipatu bolondres eta adituen sarea zabaltzen, ikasten eta esperientziak ezagutzen jarraitzeko asmoari erantzunez, aurten Gasteizko udalaren “Zientzia Herritarra” egitasmoaren "Orkidea populazioen jarraipen programa"-n izena eman dugu bolodres moduan, esperientzia partehartzaile hau eta orkideen mundua sakonago ezagutzeko parada eman diguna. Programa hauek fauna eta flora inbentarioak egiteko herritar arrunten parte hartzean dute oinarri. 2022ko denboraldian parte hartu dugu lehenbizikoz eta urtero ariketa bera egingo dugu, egokitu zaigun lursaileko espezien berri emanik. Hona hemen egitasmoaren inguruko informazio gehiago:
Orkideen Kontserbazio Programa
Era berean egistasmo honen barruan antolatutako ikastaro bietan parte hartu dugu, bata babestutako espezien errekuperazioaz eta Gasteizko orkidea espezieen ingurukoa bestea.
Xavier De Arizaga Herbario Digitala.
Arabako Natura Instituaren (ANI/INA) egitasmoa da sona handiko Xabier Areizaga herbario digitala, Laudioko landare espezieen inolako aipamenik ez zeukana. Gure ustetan, Arrañoko orkidea batzuen kokapenek ondo merezita zuten aditu foro-euskarrietan txoko bat edukitzea. Aurten lau espezie sartu ditugu, lan zabalago baten hastapena besterik ez, zalantza barik. Loturak:
Orchis provincialis (Arraño-Larra)
Orkidea espezieen peskizan mundua korrituz
Barlia robertiana |
Ciprypedium calceolus |
Orchis x mielsheimeri |
Gure ezagupena zabaltzeko asmoz, batzutan gure aldetik bestetan aditu-lagunen laguntzarekin, Euskal Herria eta Europako bazterrak korritzen jarraitu dugu, guretzat ezagunak ez diren orkidea espezieak behatu eta mirestu nahiean. Aurten harribitixi batzuk topatu ditugu, Barlia robertiana, Ciprypedium caeolus eta Epipactis purpurata nabarmentzen direlarik. Hau da gure “argazki herbario"ra gehitu diogun orkide berrien zerrenda:
. Himantoglossun robertianum /Barlia robertiana
(Enkarterri)
. Ophrys binululata (Merindades-Añana)
. Ophrys vasconica (Merindades)
. Orchis x
meilsheimeri [purpurea x anthropophora] (Añana)
. Epipactis kleinii
(Uribe-kosta)
. Ophrys scolopax santonica (Uribe kosta)
.
Ciprypedium calceolus (Dolomiti)
.
Anacamptis laxiflora (Atturiko bartak)
. Epipactis fageticola
(Merindades)
. Epipactis purpurata
(Urkabuztaitz)
. Oprhys scolopax apiformis
(Arabako Lautada)
Epipactis purpurata |
Laudioko orkideak 2022: bideoa
Azken bi urtetako berrikuntzak aprobetxatuta bideo berria atondu dugu, gure herrian topa ditugun orkidea espeziekin. Goza dezazuela!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina