Arrañoko orkideen kontserbaziorako urrats berriak

Gazteleraz/En castellano

2022ko denboraldiari ekiteko irrikitan amaitu genuen 21. urtekoa, izan ere, gure mendi kutunean hazten diren basa orkideen kontserbazioari begira urrats nabarmenak eman ziren eta jarraipena izango zutela esperantza sendoa genuen.

Gogora dezagun, mehatxupean dauden orkidea espezie aleak babesteko egiturak ezarri genituela eta horren berri udalean eman genuela,  bertako belargunetan egiten ziren mantenu lanen arduradunek landare aberastasun eta hauskortasun hori kontuan har zezaten behintzat.


Bere garaian esan genuen moduan, erantzuna oso ona izan zen eta ingurugiro zein landa garapen  udal sailetatik   gaiari modu sendoagoan ekiteko proposamena luzatu ziguten.


Gauzak horrela, udazkenean  lan taldea   osatu eta geroztik hainbat bilera burutu izan dugu  Arrañoko basa orkidea espezien babeserako ekimen ezberdinak gauzatze aldera.  Ikuspuntuak   amankomunean ipini ditugu eta hartu-emana emankorra izan da. Aurten gauzatzen ari diren kontserbazio ekimenez gain, etorkizunari begira bideorri bat markatuta geratu da eta hori zinez inporantea da.

Diario de Alava-Arabako Egunkaria

Neguaren hasieran  mehatxatutako orkideen (Orchis italica eta Himantoglossum hircinum) aleen babes itxidura berriak ezarri ziren Udalaren esku, abereek kaltetu ez ditzaten. Egiturekin batera  kartel informatiboak ezarri ziren. 

Ganadua ez dabilen eremuetan aldiz, landareak markatu  eta belar mozketen egutegia egokitu da landare aleok errespetatu asmoz. Beste alde batetik,  Arrañoko gune batzuetan desbrozeak egin dira, larreak hobetu ez ezik, orkidea espezieentzako ere  onuragarriak diren lanak hain zuzen.


Udalak  ekimen hauen  berri eman zuen zenbait hedabideetan, herritarren artean sentsibilizazioa bilatuz eta sortuz. 

AIARALDEA: aiaraldea.eus/komunitatea/LaudiokoUdala/1647300013449-laudioko-udalak-arriskuan-dauden-hainbat-orkidea-basati-espezie-babestu-ditu-arrano-inguruan

RADIO LLODIOhttps://radiollodio.com/2022/03/15/el-ayuntamiento-de-laudio-protege-varias-especies-amenazadas-de-orquideas-silvestres-en-el-entorno-de-arrano/


Gure aldetik lanean jarraitzen dugu,   ikasten eta ikasitakoa partekatzen saiatzen eta Arrañon mirestu ditzakegun orkidea espezieen argazki-gida txikia osatu dugu, herritarrei orkideen behaketa errezteko. Argaki gidaz gain, loraldi egutegia eta mapa interatiboa deskarga daiteke Q kode baten bitartez.

Arrañoko Orchis italica alea 2022an

Azkenik, esan beharra dago, babesa eta sentsibilizazioa bilatu arren,  aberastasun horren  berri ematean,  sare sozialetan  eta komunikabideetan agertzeak eta edertasun hori zabaltzeak bere arriskuak eduki ditzakeela, asmo oneko zein asmo  txarreko jendea erakarriko dutelako. Beraz, erakundeei  babes neurriak hartzeko eskatu bezala, herritarrei ere arduraz jokatzeko deia egitea inposatzen da, gure ingurua zainduz, landareak  errespetatu  bere hortan utziz eta orkideen ederra behatze hutsaren  gozamena daztatuz.


ARRAÑOTIK ELKAR IKUSIKO DUGULAKOAN...

 

























Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

UDABERRIA ATE JOKA