Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2019

UDABERRI LOREA: LURRA ESNATZEN HASTEN DENEKOA/ FLOR DE SAN JOSE, CUANDO LA TIERRA DESPIERTA

Irudia
Milurteko berriaren   balizko urtarrilarik euritsuena pasa ondoren, antiziklioi potentea pare parean dugu astebeterako, otsailak erdibidea egin gabe duen honetan. Egunargia luzatzeak eguraldi petraleko iluntasunari paso emanik,   ezin ederrago agertzen zaizkigun bazterrak   egunotako giro eguzkitsu eta garbiari esker. Euskal Herriko hainbat txokotan asteak daramatzate lurra esnatzeko errituetan: Zuberoako maskaradak, Malerrekako joaldunak, Agatedeuna bezpera, inauteriak…   Amalurra deiadarrari erantzuten ari zaiola dirudi,   besteak beste, aurreneko udaberri loreak (Primula spp.) agertzen hasiak dira eta. Llevamos casi un mes de rituales para el despertar de la tierra. Maskaradak, Joaldunak, Santa Agueda, primeros carnavales…. Y parece que Amalurra ha oído la llamada: el día va alargando, y ayudado por este anticiclón a mediados de febrero, la naturaleza empieza a lucir sus mejores galas. Anuncio de que al invierno no le queda mucho y pronto   llegará la estación más colorid