ZERGATIK HILTZEN ARI DIRA ARRAÑOKO ZUHAITZAK?
BIDEOA Gazteleraz / En castellano Iazko udazkenean konturatu ginen Arrañoko zenbait lekuetan zuhaitzak modu misteriotsuan hiltzen ari zirela. Hasiera batean erabat ihartuta agertzen ziren, sustraiaren lepoa ahalduta lurra jotzen amaitu arte. Tximistak ala azidoren batek erasotuta ziruditen. Horrela gertatu zen Arrañoko gainetik hurbil zeuden 30-40 urteko bizpahiru astigar zuri (Acer pseudoplatanus) alerekin , baina zuhaitz gehiagori gertatu zitzaiola ohartu ginen. Arbolazaintzan aditua diren laudioar batzuekin kontsultatu genuen eta hipotesi batzuk bota zituzten: balizko lehorte bati egotzi ahal zitzaiola zuhaitzon hiltzea, lur gutxiko magal horiek astigarrentzat egokia ez direlakoan, abereek sortutako kalteen ondorioa ote… baina azalpen zehatzik ez. Astigar zuriari eragiten dioten gaixotasun zein izurriteen inguruko informazioa ere bilatu genuen, baina