Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2022

LAMUZA PARKEKO ZUHAITZAK: ZEDROA

Irudia
  ( Gazteleraz/ En castellano ) Lamuza parkeko zuhaitzik nabarmenena zedroa dugu zalantza barik. Eta ez bakarrik alerik garaien eta lerdenak familia honetakoak direlako, baita zabalduena ere badelako. Zedroa (Cedrus generoa), gogora dezagun, konifero mota bat da, pinuaren lehengusu hurbila zehatz-mehatz. Ondorioz, konifero gehienak bezala, hosto iraunkorreko zuhaitza dugu eta bere fruitua pinaburua da. Zedroen azpifamilia berean hosto galkorreko alertzea dago eta amankomunean besteak beste, hostoen (azikulak, pinulumak) antolamendu bereizgarria dute, bietan ala bietan brakiblasto izeneko multzoetan bilduta daudelako hostoak. " Arboles y arbustos de la España peninsular"    Juan Ruiz de la Torre-Luis Ceballos Zedroek upel formako pinaburu apainak dituzte, solik adarretan iltzaturik ikusteko moduan daudenak, bertatik bertara desegiten baitira euren hazidun eskataz lauhazetara zabalduz. Himalaiako zedroa, parke ondoko Bizkaia kalean, piñaburuak agerian dituela. Zuha