ARRAÑON GOROSTIDIA OTE? / ¿Un acebal en Arraño?
Gabonak pasa berri ditugula, une egokia izan daiteke jai kristau hauen ikur nagusi baten inguruan aritzeko, gorostiaz alegia. Izan ere, ikur izate horren ondorioa izan zen duela hamarkada gutxi batzuk gorostia gure basoetatik desagertzeko zorian egotea eta mehatxatutako landareen zerrendara pasatzea. Zorionez, egoera aldatu da eta gorostia babesteko legeetaz haratago, espezie hau babesteko herritarren sentsibilitatea handiagoa da eta egun, inork ez du gorostia ebakitzen. Egoera aldatze horrek ere ekarri du gorosti zuhaixkak eta zuhaitzak gure mendietan erruz ikustea, garai batean espezie honek izan zuen garrantzia agerian utziz. Eta adibide oso argia dugu Arrañoko mendian. Ahora que acabamos de pasar las Navidades, puede ser un buen momento para hablar sobre el acebo, todo un icono de estas fiestas cristianas. El hecho de que hace unas pocas décadas el acebo estuviera a punto de desaparecer de nuestros bosques y pasara a la lista de plantas amenazadas fue consecuencia precs