Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: uztaila, 2021

KARDABERETAN

Irudia
  EGUZKILORE TXIKIA   Carlina vulgaris   Gazteleraz/ Castellano Ekainetik aurrera Arrañoko larreek bestelako itxura agertzen dute, ordurarte belar berde goxo eta   lore ederrez jantzitako landak,   sasi, asun eta kardaberaz beteta azaltzen  bait dira. Landare   horiek ez dira bereziki ederrak eta Arrañoko larreek jasaten duten    erabilpenen ondorioa besterik ez dira. Ezin dugu ahaztu gure mendi kutunak   jasaten duen giza presioa: hiri gune garrantzitsu batetik oso hurbil, herritarren aisialdirako gune esanguratsua eta horretaz gain, herriko   abeltzantza gunerik erabilena.  ARMIKA Eryngium campestre  ASTALARRA Dipsacus fullonum   Giza jardunek ondorio ezberdinek dituzte, hala nola, lurzoruaren eraldaketa, nitrifikazioa,    pobretzea eta gai nutritiboen galtzea… eta    baldintza hauen zaleak diren    espezieak erakartzen dituzte (landare nitrofiloak, landaretza erruderala, espezie inbaditzaileak,e.a.)   eraldatutako  lurzoru horiek okupatuz. Espezie hauen artean    kardaberak nabarme