Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2025

Laudioko orkideak: 2025ko memoria

Irudia
 Urtearen amaiera hurbiltzen ari den honetan, sasoiak  emandakoari errepaso egiteko  garaia  gaineratu zaigu eta  beraz, horra hor azpimarkatzekoak izan diren gertakarietako batzuk. ORKIDEA BASATI ESPEZIE BERRIAK ARRAÑO-LAMUZAN Alde horretatik sasoi emankorra izan da oso, hiru espezie berri (bi udalerrian lehenbizikoz) identifikatu bait ditugu Arraño-Lamuzako eremuan.  Ophrys insectifera  (aurretik  oso modu urrian Arraño-Larrean behatua)   Ophrys speculum   Neotinea maculata Ophrys speculum (Arraño)  Arrañon ohikoa dugun eran, ale bakanak besterik ez direla agertzen , azienden kalteak ekiditeko eta  populazioak egonkortzeko helburuarekin   jarraipen berezia egingo diegu ale hauei. Aurten babes egitura berriak erabiltzen hasi gara (  Sarrera ikusi hemen ), emaitza ezberdinekin. Hortxe dugu erronka. ARRAÑOKO ORKIDEAK II. JARDUNALDIAK Makro argazkilaritza tailerra Arraño-Larrean Martxotik ekainera arte luzat...