Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2022

ARRAÑO?? ZE ARRAIO... (Laudiokerietan)

Irudia
Gazteleraz / En castellano            " _ Non egon zara ?   _  Arrañon.   _  Arrañon? Baina ze Arrañon ?? ” Blogarekin hastea planteatu   ginenean, edukina eta eremuaren zabalpena mugatzea izan zen aurreneko eginkizuna . Lamuza abiapuntua izanda eta   parkeak atxikituta daukan Arraño mendia lagun, Arraño-Lamuza naturgunea adiera aukeratu genuen blogaren edukinek izango   zuten zabalpena mugatzeko, behin    hastapeneko  toponimia  kontuak argituta (“Arraño” hobesten da   “Larraño”ren aldean). Baina testutinguru “sozionatural” bati erantzuten zion   adierak   gure herrian   “Arraño” toponimoaren inguruan egon den nahasmenduri egiten zion “ekarpena”   ez genuen  kontuan hartu . Horretaz jabetu gara, Arraño-Larrea deritzon mendia gure jomugan egon denean. Arraño toponimoa Laudioko mapa toponimikoan hainbat lekutan agertzen da Luxamenditik datorren   mendilerroa Nerbioi ibaiak ebakita egon arren, badu norantza berean   jarraipenik (IM-HE), izen   ezberdinekin   ezagutu izan