ARRAÑOKO ORKIDEAK BABESTU, MIRETSI AHAL IZATEKO
Gazteleraz / En castellano Badira hiru urte herriko txoko eder honen natura aberastasuna balioan ipintzeko ekimen ezberdinak martxan ipini genituela. Zalantza barik, Arrañoko aberastasun horren ikur nagusienetakoa orkideak dira, izan ere, udaberriero lore familia eder honen hogei ezpezie inguru hazten bait dira bertako larreetan , berezi-bereziak horietako batzuk. Blog honetan sarritan izan dugu hizpide orkideak eta espezie batzuen inguruan aritu izan gara, beti ere loreon kalteberatasuna agerian utziz. Zaugarritasun hori are agerikogoa suertatzen da arriskuan dauden espezieak direnean. Gurean, bi espezie dira (zein baino ederragoak) mehatxatutako landareen zerrenda gorrian daudenak: bata, Orchis italica, espezie kaltebera bezala katalogatuta; Himantoglossum hircinum bestea , ”espezie bakanak” atalean agertzen dena. https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2011000937 Orchis italica Himantoglossum hircinum Gure ork