Laudioko orkideak: 2025ko memoria
Urtearen amaiera hurbiltzen ari den honetan, sasoiak emandakoari errepaso egiteko garaia gaineratu zaigu eta beraz, horra hor azpimarkatzekoak izan diren gertakarietako batzuk. ORKIDEA BASATI ESPEZIE BERRIAK ARRAÑO-LAMUZAN Alde horretatik sasoi emankorra izan da oso, hiru espezie berri (bi udalerrian lehenbizikoz) identifikatu bait ditugu Arraño-Lamuzako eremuan. Ophrys insectifera (aurretik oso modu urrian Arraño-Larrean behatua) Ophrys speculum Neotinea maculata Ophrys speculum (Arraño) Arrañon ohikoa dugun eran, ale bakanak besterik ez direla agertzen , azienden kalteak ekiditeko eta populazioak egonkortzeko helburuarekin jarraipen berezia egingo diegu ale hauei. Aurten babes egitura berriak erabiltzen hasi gara ( Sarrera ikusi hemen ), emaitza ezberdinekin. Hortxe dugu erronka. ARRAÑOKO ORKIDEAK II. JARDUNALDIAK Makro argazkilaritza tailerra Arraño-Larrean Martxotik ekainera arte luzat...