LAUDIOKO NATURA ONDAREA (Arrañoko orkideak babestu, miretsi ahal izateko II)
Orchis italica alea Arrañon, 2021eko Maiatzean. Abereek jan aurreko argazkia Gazteleraz / En castellano Denbora generaman kontuarekin bueltaka, kezkatuta, Arrañon hazten ziren orkidearik babesgabeenak babestu nahiean, egun batetik bestera janda agertu ala arrastorik gabe desagertzea ekidite aldera. Erreferentziarik ez genuen eta ausardia apur batek bultzatuta, lanari ekin genion. Burdinezko barillak, untxientzako sarea eta landarearen ezaugarrien eta hauskortasunaren berri ematen zuen karteltxoa prestatu genituen. Eta hortxe paratuta geratu ziren, Arrañon erruz dabiltzan aziendeen eta jendearen jokaeraren beldurrez, baina helburua neurri handi baten lortu izanaren sentzazio atseginarekin: loreen edertasuna gozatzeko aukera eman, herriko natura ondarearen inguruan senstzibilizazioa zabaldu eta are inportanteagoa dena, landare hauen populazioa egonkortzeko eta sendotzeko saioa… Itxidurak ezarri eta gutxira, Laudioko udalean horren berri ematen zuen txosten txikia a