Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2018

ARRAÑOKO IPURUDIA/ El enebral de Arraño

Irudia
Zalantza barik, Laudion egin daitekeen paseorik politenetakoa Arraño menditik pasa beharko da.   Izan ere, Arraño auzotik Luxaraino luzatzen den  muino lerroak  ikusmira aparta eskeiniko dio ibiltariari ,  Nerboi garaiko haranak eta Laudioko hirigunea inguruko mendiguneetan kokatzen lagunduz.    Nor ez da Arrañoko gurutzera igo eta bert a ko paisaiarekin gozatua hartu? Beti esan dut, Laudio herri itsusia zela, Arrañotik begiratuta izan ezik,  bertatik zinez ederra delako.  La alineación de colinas que va desde el barrio de Arraño hasta Luxa, es sin duda uno de los parajes más bonitos de Laudio y pasear por ella un verdadero placer. Estas colinas se encuentran despejadas de vegetación en gran parte, cubiertas por praderas que proporcionan pasto a la exigua cabaña  laudioarra .   . Mendebalde-ekialde orientazioa duen  Arrañoko muino lerrokatze horretan apenas dago zuhaitzik eta larreak nagusi dira orokorrean.  Horrek panorama zabala eskeintzen laguntzen du

AZAFRAI ZANGARRA: UDAZKENEKO LOREA/ El falso azafrán colorea el otoño

Irudia
Ez dakit zehazki zergaitik: berezko kutsu malenkoniatsuagatik akaso,  nostalgiak jota gaudelako agian, egunotako hego haizeak ematen duen argitasunagatik   beharbada ala beste barik horrelakoa delako, baina aurtengo udazkena ezin ederragoa iruditzen ari zait. Ingurumariari erreparatzea besterik ez dago urtaroaren ederraz konturatzeko:   pasealekutako ezkien horia, pinudien   berde ilun monotonoari   bertako hostozabalek (eta era nabarmenean haritz amerikar   kanpotarrak) ematen dioten   kolore sorta:   marroixka, horixka, gorrixka… berezko dizdira dutela dirudi!   No estaba dispuesto a echar a perder una segunda espléndida mañana de domingo otoñal,  con una espectacular luz, viento sur, y grandes claros, por lo que se imponía el paseo de rigor, empezando en el parque y acabando en el barrio de Luxa, al final del cordal de Arraño. Bigarren aldiz  jarraian igande goiz zoragarria suertatu da: eguzki ostarte zabalak,  haize hego bizia, sekulako  argitasuna...Au