EDERRA MEHATXUPEAN / Una Bella amenazada




Ustekabe galanta hartu nuen duela hiru urte Arrañon  Himantoglossum hircinum deritzon orkidea ikusi nuenean. Izan ere, izen aldebres horren atzean, Euskal Herrian topa dezakegun orkidearik ikusgarrienetakoa dago,  loreen ederra zein  landarearen tamaina direla medio.




En el monte Arraño crecen algunos ejemplares de esta espectacular orquídea,  incluida en la lista roja de la flora bascular de la Comunidad Autonama Vasca, (Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de la Fauna y Flora Silvestre y Marina), como “Especie Rara”. En castellano se le conoce como la "orquídea lagarto"o "Satirion barbado".




Eta hantxe zegoen lirain, bidearen ondoko    leku paregabean, loreen labelo luze eta kiribilduak agerian, Laudio haraneko mendi altuenak atzean zituela. Izenaren jatorri greziarrak azaltzen digun bezala, xingola formako mihien antza dute labelo ikusgarriok, "akerraren usaina" dariela.  Loreen  usain sarkor horrek insektu polinizatzaile ezberdinak  ezezik, abere gosetiak ere erakartzen ditu.




Egun hartan, altxor bat topatu izanaren sentsazioarekin etxeratu nintzen baina altxor bat  topatu izaten den guztietan bezala, hura partekatzearen inguruan gogoetan hasi nintzen.  Batetik, naturak emandako altxorra izanik hura disfrutatzeko eskubidea  mundu guztiarena delakoan, partekatzeko gogoa  eta beharra nituen. Baina aldi berean, mota horretako altxorrak partekatzearen arrizkuaz ohartzen  nintzen, partekatzeak altxorra betiko galtzea ekar lezakeelako, gizakiok natura  suntsitzeko dugun berezko sena gogoan.



Su nombre es Himantoglossum hircinum, que viene a decir algo así como “lengua en forma de cinta con olor a macho cabrío”, en clara referencia a  su largo labelo rizado y al fuerte olor que despide. Se trata de unas de las orquídeas silvestres más singulares tanto por sus flores como por su tamaño ya que puede llegar a medir casi un metro de altura. Es una planta que además no aparece en grupos si no en ejemplares aislados.




Geroztik beste hiru ale topatu izan ditut Arrañoko landarretan;  ale bakartietan agertu ohi baita  espeziaren hauskortasunaren beste adierazle bat dena, edertasuna eta tamainarekin batera. Horixe bera  agerian geratu zitzaidan lehenengo alea aurkitu  eta biharramunean  elbarri topatu nuenean, abelbururen batek janda akaso.


Planta mutilada


Himantoglosum hircinum, Euskal Autonomia Erkidegoko Landare Mehatxatuen Zerrendan sartuta dago, “Espezie Bakanak” atalean katalogaturik (Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda). 2011ko katalogoan agertu bezala, Araba mediterraneoan  zabaltzen  da gehien, Gipuzkoan gutxiago eta Bizkaian bat ere ez. Datu honek emango lioke are garrantzi handiagoa Arrañon aurkitutakoen  kokapenari, Arabako ipartarrenak liratekelarik.



 EAEn atzemandako aleen zabalpen mapa, Arrañon topatutakoen kokapena izar berdeak markatuta/ Mapa de locallizaciones en la CAPV y con una estrella verde marcada la de Arraño. ( EAEko Flora baskular mehatxatua. 2006)


Estas  características son a la  vez su principal debilidad, ya que es habitual que caminantes irresponsables las arranquen para decorar su casa. Además despide un fuerte olor,  especie de almizcle, que aparte de diversos insectos polinizadores, atrae al ganado. En Arraño hemos localizado   4 ejemplares, pero  este año solo una planta de estas va a poder completar el ciclo hasta agosto y así  diseminar sus semillas. La observación de plantas mutiladas hace pensar  también en la carga ganadera como responsable.

Badirudi, urterik urtera, populazioen zabalpena aldakorra izan daitekeela, baina aurten Arrañon ikusitakoak zer pentsa eman behar digulakoan nago, lau ale horietatik landare bakarra mantendu izan delako osorik loraldian zehar. Abuztuan  haziak zabaldu  ahal izateko  ziklo osoa egin behar duela kontuan  hartuta,  atzera egiten den populazio baten aurrean egon gaitezke zalantza barik. Eusko Jaurlaritzaren  Espezie Mehatxatuen Katalogo-aren arabera, lore honen etsairik handienak  etxera eramateko ebakitzen duten gizasemeak dira.  Arrañon gertatutakoa ikusita,  agian ez dago soberan pentsatzea abeltzaintza intentsiboak  ere atzeraezinezko kalteak ekar liezaizkiokeela Himantoglosum  eta bestelako orkideen populazioei.


Landare elbarria

Goza dezagun lore horren edertasunaz bertatik bertara:  behatu, marraztu, argazkiak egin, baina  sekulan ez erauzi! Gure inguruan   dugun bioanistasunaren ikurra da eta.




Arraño podria ser la localización más septentrional del territorio  de Araba. Sirvan estas fotos y letras para llamar la atención sobre la riqueza natural que aporta a nuestro entorno el hecho de que esta flor crezca en las praderas de Arraño,  así como  sobre sus posibles amenazas y  medidas para paliarlas. 











Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri

LAMUZA-ARRAÑOKO ZUHAITZAK: ASTIGARRA/ ÁRBOLES DE ARRAÑO-LAMUZA: EL ARCE