FLORA EXOTIKO INBADITZAILEA LAMUZA-ARRAÑO NATURGUNEAN
Duela
hilabete batzuk sarean kuxkuxeatzen ari
nintzela, liburu interesgarria topatu nuen Bizkaian zehar hedatzen ziren
landare inbaditzaileen inguruan.
Liburukiak flora exotiko
inbaditzailearen problematikari modu zabal eta zehatzean helzeaz gainera, Bizkaian agertzen diren espezien arrisku
biologikoaren araberako 52 fitxako zerrenda
aurkezten du. Espezie bakoitzari arrisku
zailkapena ezartzen dio, lehenengo biak kaltegarrienak direlarik : A, espezie
exotiko inbaditzaile eraldatzailea; eta B, espeze exotiko inbaditzaile ez
eraldatzailea, baina A kategoriara pasatzeko ahalmen handiarekin.
Argitalpen honek eguneraketa baten beharra du zalantzarik gabe (2006. urtekoa da), baita kontsultatutako gainerako argitalpenek ere (ikus bibliografia), urte berekoak (2004-2006) baitira. Flora aloktono inbaditzailearen populazioen bilakaera eta espezie berrien balizko agerpena ikusita, zergaitik ez dagoen arazo larri horri buruzko informazio eta argitalpen eguneratuagorik galdetzea bidezkoa da.
LONICERA JAPONICA |
Momentuz ez dugu muturreko egoerarik gurean, espezie inbaditzaile guztien zabalpena oso mugatua dagoelako, baina zelatatu beharra dago espezie hauen arrisku biologiko potentziala handia bait dute. Gainera ezin ahaztu landare inbaditzaile horiek ( eta beste batzuek ) herriko beste gunetan duten egoera kezkagarria, Arraño-Lamuzara zabaltzea denbora kontua delarik.
Horra beraz, Arraño-Lamuza naturguneko espezie exotiko inbaditzaileen zerrenda xume eta ziuraski osatugabea, aipatu argitalpena (eta beste batzuk) oinarri, balio dezala arazo larri honen gainean arreta ipini eta ingurugiroan ardura duten ordezkari publikoek neurriak hartu ditzaten.
PASPALUM DILATATUM (A KATEGORIA) Hegoamerikan jatorria duen graminea honek ugaltzeko gaitasuna handia dauka. Euskal Herriko zonalde atlantiko zenbaitetan belardietako espezie nagusia bihurtu da, lore aniztasuna murriztuz eta bertan bizi diren ornogabeen komunitate ugariei modu nabarmenean eraginez. Arrañon nonnahi ikusiko dugu.
PASPALUM DILATATUM |
CORTADERIA SELLOANA (A KATEGORIA*) Panpa belarra, Panpa lezka. Landare inbaditzaile ezagunena gurean, azken hamarkadetan kantauri aldean izaten ari den zabalpenagatik. Hegoamerikako ingurune epeletan jatorri izanik, hazi hegalari eta ugariei esker, modu azkar eta zabalean ugaltzen da. Estatu espainiarreko Top-20 espezie inbaditzaile kaltegarrienen zerrendan sartuta dago. Arraño-Lamuzan modu anekdotikoan agertzen da momentuz (4 ale), baina Laudioko zenbait gune guztiz hartuta ditu, egoera kezkagarrian egonik.
CORTADERIA SELLOANA |
CORTADERIA SELLOANA |
CYPERUS ERAGOSTRIS (A KATEGORIA*). Amerika tropikalean du jatorri eta papera egiteko ezaguna den Cyperus papyrus espeziaren lehengusina da. Hainbat zerrendetan, bertako ekosistema naturalei eragin diezaiokeen kalteari erreparatuta, oso espezie arriskutsutzat jotzen da. Habitat ugari kolonizatzeko ahalmen itzela du baina hezegunetan zabaltzen da gehien, non populazio monoespezifikoak sortzen dituen, landaretza autoktonoen biziraupena galaraziz. Lamuza parkean erruz ikusiko dugu Aldaikoerreka ertzeko murruetan.
CYPERUS ERAGOSTRIS |
CYPERUS ERAGOSTRIS |
DITTRICHIA VISCOSA |
DITTRICHIA VISCOSA |
ERIGERON KARVINSKIANUS (B KATEGORIA*). Mexikotik beherako Amerikan du jatorri eta gure "txiribita"rekin antza handia du, zer ikusirik ez duten arren. Hirigunetako habitetan zabaltzen da, horma zein murruetan orokorrean. Errepidetako ezpondak kolonizatzeko joera du ere bai, non tapiz trinkoak osatzen dituen. Bere arriskua ingurune naturaletan zabaltzean datza. Lamuza parkeko murru zein hormeetan erruz hazten da.
ERIGERON KARVINSKIANUS |
|
LONICERA JAPONICA |
ROBINIA PSEUDOACACIA (A KATEGORIA*) Sasiakazia. Zuhaitz ezaguna gurean, garai
batean basogintzan nahiko erabilia izan
baitzen. Ipar Amerikako Apalatxes mendietan du jatorri hazkunde azkarreko
espezie honek. Behin sartuta, zaila izaten da erauztea, errez ugaltzen baita sustraietatik sortzen
diren kimuetatik. Baso monoespezifikoak
sortzeko joeraz gain, lurzoruaren nitrogeno gainkarga eragiten du, oihanpe pobre
xamarra ahalbidetuz. Errekasto ondoko landare eremua inbaditu eta
hariztiak ordezkatzera jotzen du. Beraz, bertako habitat eraldatzeko gaitasun
itzela du. Estatu espainiarreko Top-20
espezie indabiditzailen kaltegarrienen zerrendan sartuta dago. Portugalen zein Erresuma Batuan espezie
inbaditzaile oso arrizkutsutzat hartzen da. Arraño-Lamuzan momentuz modu
testimonalean besterik ez dugu ikusiko, apaingarri moduan eta naturalizatutako hainbat eremuetan.
ROBINIA PSEUDOACACIA |
ROBINIA PSEUDOACACIA |
ACACIA DEALBATA (B KATEGORIA*). Mimosie. Hazkunde azkarreko espeziea, era ezberdinetan erruz ugaltzen dena, landaretza naturalari konpetentzia nabarmena egiten dioten populazio zabalak osatuz. Osagai toxikoak sortzen ditu, landare autoktonoen ernaltzea eta hazkundea mugatzen dituena. Estatu espainiarreko Top-20 espezie indabiditzailen kaltegarrienen zerrendan sartuta dago. Arraño-lamuzan modu anekdotikoan agertzen da momentuz (2-3 ale).
ACACIA DEALBATA |
(*KATEGORIA :"FLORA ALOCTONA INVASORA EN BIZKAIA" liburuaren arabera)
BIBLIOGRAFIA
* FLORA ALOCTONA INVASORA EN BIZKAIA. Mercedes Herrera Gallastegi-Juan Antonio Campos Prieto. Bizkaiko Foru Aldundia. 2006
FLORA ALOCTONA INVASORA EN BIZKAIA
*PLANTAS ALOCTONAS INVASORAS EN ESPAÑA. Mario Sanz, Elias D. Dana, Eduardo Sobrino. Ministerio de Medio Ambiente. 2004
ATLAS DE PLANTAS ALOCTONAS INVASORAS DE ESPAÑA
* TOP 20: Las 20 especies exóticas invasoras más dañinas presentes en España. Grupo Especialista en Invasiones Biológicas. Fundació territorio i pasatge Caixa Catalunya
* FLORA ETA FAUNA EXOTIKO INBADITZAILEA Basa bizitza eta ekonomiarentzako mehatxua. Errenteriako Udala
ERRENTERIAKO FLORA EXOTIKO INBADITZAILEA
* EUSKO JAURLARITZAREN EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILAREN INFO
Kaixo Joxe!
ErantzunEzabatuZur eta lur geratu naiz landare inbaditzaile batzuen agerpenarekin, ez nekien lonicera jap., erigeron kar., edota cyperus era. landareak izango ziren inbaditzailerik.
Lan polita bete duzu, eta liburu katalogoa aipatzea esandako lan polito hori hobetzen du.
Hurrengo atal arte!!