AZAFRAI ZANGARRA: UDAZKENEKO LOREA/ El falso azafrán colorea el otoño
Ez dakit zehazki
zergaitik: berezko kutsu malenkoniatsuagatik akaso, nostalgiak jota gaudelako agian, egunotako hego haizeak ematen duen argitasunagatik beharbada ala beste barik horrelakoa delako,
baina aurtengo udazkena ezin ederragoa iruditzen ari zait. Ingurumariari
erreparatzea besterik ez dago urtaroaren ederraz konturatzeko: pasealekutako ezkien horia, pinudien berde ilun monotonoari bertako hostozabalek (eta era nabarmenean
haritz amerikar kanpotarrak) ematen
dioten kolore sorta: marroixka, horixka, gorrixka… berezko dizdira
dutela dirudi!
No
estaba dispuesto a echar a perder una segunda espléndida mañana de
domingo otoñal, con una espectacular luz, viento sur, y grandes claros,
por lo que se imponía el paseo de rigor, empezando en el parque y
acabando en el barrio de Luxa, al final del cordal de Arraño.
Bigarren aldiz jarraian igande goiz zoragarria suertatu da:
eguzki ostarte zabalak, haize hego
bizia, sekulako argitasuna...Aurrekoan,
larunbateko ospakizunak utzitako ajeak etxeko leihotik amorrazioz beterik begirtzera
behartu ninduen. Udazken eder honek ematen zidan bigarren aukera honi muzin egin ezinean, Lamuza parketik hasi eta
Arrañoko puntarainoko paseotxoari ekiteko prestatzen gara.
Parkea ezin dotoreago
agertzen zaigu eta ezkien, tuliperoen eta masusta arbolaren hostoen
horiaz blai ekiten diogu Arrañoko aldatsari. Hostoak mantentzen dituzten
espezien zuhaizti trinkoaren babespean
topatu dugu lehenbizikoz gure
gaurko protagonista, udazkenean loratzen den lore bakarrenetakoa hain zuzen ere,
azafrai zangarra. Ezaugarri horrek are
nabarmenagoa egiten du lurzorua hosto lehorrez estaltzen ari den honetan, lurretik goratzen diren petalo morexkak, laranja koloreko eta forma bitxiko lorexaki nabarien
inguruan, zurtoin makal eta luzanga
oinarri bakarra dutela. Arraroa iruditu zait, landare honen balizko medikuntza erabileren inguruko informazio
gutxi topatzea, hain nabaria izanik. Normalean erabiltzen dudan ingurutako
sendabelarren bibliografian ez da agertzen eta Internet-en ere, ezaugarri botanikoaz haratago, informazio
askorik ez dago .
El parque luce sus mejores galas, destacando la gama de color amarillo que tilos, moreras y tulíperos nos ofrecen. En ese luminoso ambiente emprendemos la subida a Arraño por uno de sus numerosos vericuetos, en contraste con el sombrío bosquete de especies que mantienen sus hojas verdes: avellanos, sicomoros, encinas... Y es precisamente aquí donde encontramos los primeros ejemplares de nuestra protagonista de hoy, el falso azafrán (Crocus nudiflorus) o azafrán silvestre, por citar solo algunos de sus numerosos nombres comunes. Porque en realidad el falso azafrán tiene características como para destacar.
Esan bezala, azafraia
mota bat dugu landare hau, iridazeen (lirioak,
gladioloak,…) familiko Crocus generokoa alegia,
zeinaren lore more purpurazkoak hosto barik agertzen zaizkigu, bere izen
zientifikoaren bigarren parteak ondo azaltzen duena: "nudiflorus" (lore biluzia). Horrek ere berezi egiten du landarea, izan
ere, hostoak loreak behin desagertuta azalduko ditu eta udaberrira arte
mantenduko; orduan hostoak desagertu eta udazkenera arte ez dira loreak azalduko,
irailetik abendua bitartarte larreak edertuz, horiexek baitira bere bizileku ohikoena. Herri medikuntzan bere
erabilpenaz datu askorik ez beraz, toxiko samar izateaz aparte. Abortatzeko erabilia izan omen da, bere sona txikia azalduko lukeena.
Para empezar es unas de las pocas especies herbáceas que florecen en otoño, adornando praderas y
claros desde las primeras lluvias hasta diciembre. Sus petalos lila-purpura protegen a un espectacular estigma anaranjado
(muy parecido al de verdadero azafrán, pero de propiedades más modestas) y
brotan de un frágil y alargado tallo
blanquecino. No dispone de más órganos aparentes pues las hojas aparecerán una vez las flores
hayan cumplido su función, lo que justifica la segunda parte de su nombre
científico “nudiflorus”, osea “flor desnuda”. Estas
destacables características contrastan además con que no sea una
especie muy usada como planta
medicinal. Quizás su fama de tóxica ( utilizada incluso como abortivo al parecer) haya contribuido a ello. A tenerlo en cuenta.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina