ARRAÑOKO ORKIDEAK BABESTU, MIRETSI AHAL IZATEKO
Blog honetan sarritan izan dugu hizpide orkideak eta espezie batzuen inguruan aritu izan gara,
beti ere loreon kalteberatasuna agerian
utziz. Zaugarritasun hori are agerikogoa suertatzen da arriskuan dauden espezieak
direnean. Gurean, bi espezie dira (zein baino
ederragoak) mehatxatutako landareen zerrenda gorrian daudenak: bata, Orchis italica, espezie kaltebera
bezala katalogatuta; Himantoglossum hircinum bestea, ”espezie bakanak”
atalean agertzen dena.
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2011000937
Orchis italica Himantoglossum hircinum
Gure orkideen zaurgarritasunaren berri eman dugu behin baino gehiagotan eta Arrañoko naturgunearen kasuan hauxek dira antzemandako mehatxu nagusiak: abeltzaintza gainkargaren ondoriozko kalteak batetik; landare aniztasuna aintzat hartzen ez duten loregintza praktikak bestetik; eta azkenik, herritarren ezjakintasunaren ondoriozko kalteak.
Mehatxu horiek ekiditea, espezie kalteberen kontserbazioa eta herritar guztiei lore eder hauek arduraz miresteko aukera ematea lirateke ekimen berri honen xedeak. Horretarako, arriskuan dauden espezie horien ale guztiak (4 osotara) babestu ditugu sare metalikoekin, kartel informatiboez lagunduta. Hesitutako orkideak bisitatuez gero, beste espezie batzuk ikusteko aukera izango dugu eta beraz, gozatu!
Itxiturek aipatu helburuak beteteko dituztelakoan, bisitariei ingurua gozatzeko eta errespetatzeko deia egitea besterik ez da falta. Arrañoko orkideak ederretsiz, Arrañoko natura eta paisaia zainduz, garai latz hauetan geure burua ere zainduko dugulakoan.
Estamos haciendo un listado de localizaciones del género Himantoglossum en Araba.
ErantzunEzabatu¿Puedo utilizar las fotografías de la localización de Arraño?
Si os interesa, os podemos enviar toda la información relativa al citado género en la provincia hasta la fecha.
Aupa! Perfectamente, para difundir están. Agradeceríamos citar fuente. Si, si que nos interesa cualquier trabajo sobre orquídeas silvestres, más si es en nuestro territorio. lamuzanaturgunea@gmail.com. Eskerrik asko eta animo!
ErantzunEzabatu