|
Orchis italica alea Arrañon, 2021eko Maiatzean. Abereek jan aurreko argazkia
|
Gazteleraz / En castellano
Denbora generaman kontuarekin bueltaka, kezkatuta, Arrañon hazten ziren
orkidearik babesgabeenak babestu nahiean, egun batetik bestera janda agertu ala arrastorik gabe desagertzea ekidite aldera.
Erreferentziarik ez genuen eta ausardia apur batek bultzatuta,
lanari ekin genion. Burdinezko barillak, untxientzako sarea eta landarearen ezaugarrien eta hauskortasunaren
berri ematen zuen karteltxoa prestatu genituen. Eta hortxe paratuta geratu ziren, Arrañon erruz dabiltzan aziendeen eta
jendearen jokaeraren beldurrez, baina helburua neurri handi baten lortu izanaren sentzazio atseginarekin: loreen
edertasuna gozatzeko aukera eman, herriko
natura ondarearen inguruan senstzibilizazioa
zabaldu eta are inportanteagoa dena,
landare hauen populazioa egonkortzeko eta sendotzeko saioa…
Itxidurak ezarri eta gutxira, Laudioko udalean horren berri ematen
zuen txosten txikia aurkeztu genuen. Udal agintariak orokorrean baina gehien bat , naturarekin
zerikusia duten udal sail ezberdinak jakinaren gainean ipintzea zen helburua, ingurugiro,
obra-loregintza, abeltzantza eta basoen
kudeaketan ardura duten orori informazioa
helaraztearekin batera, teknikarietatik kaleko beharginetaraino.
TXOSTENA ARRAÑOKO LANDARE MEHATXATUAK
Geroztik, ezer ez dugula
asmatu jakin dugu, leku gehiagotan egin izan den kontua dela, sarritan
tokiko erakundeen laguntzarekin, Iruñean
zein Gasteizen egindako ekimenak
kasu.
|
Ororbia-Iruñerria-Nafarroa |
|
Ariznabarra-Gasteiz (Arg.: P. Novella)
|
|
Ariznabarra-Gasteiz (Arg.: P. Novella)
|
|
Legarda-Gasteiz (Arg.: P. Novella) |
|
Ororbia-Iruñerria-Nafarroa |
Arrañoko esperientzia nahiko ondo atera dela esan dezakegu,
Himantoglossum hircinum orkidea espeziea babesteko egiturak errespetatuta izan dira eta
abereek kaltetu arren, aleok edertasuna loratze osoan zehar eskeini eta ziklo biologikoa itxiko
dute.
Orchis italica-rekin aldiz okerrago izan da eta bi aste pasata itxidura
urratuta topatu genuen, lorearen hostoak besterik ez zeudela, abere apetatsuren batek janda akaso.
|
Orchis italica alea abereek jan aurreko egunetan
|
|
Kalte konponezinak Orchis italica alean |
|
Kalte konponezinak Orchis italica alean
|
Beste aldetik, ekimenaren zabalpenak balio erantsia ekarri dio Himantoglossum hircinum-en
kasuan, Arrañoko kokapenak aditu talde batek burutzen duen espeziaren Arabako inbentarioan agertuko baitira aurrerantzean.
|
Himantoglossum hircinum-en alea babesteko egituran abereek sortutako kalteak |
Aurtengoak balio dezala hurrengo urteei begira ekimena indartzeko, udalaren inplikazioa lortuz itxidura
sendoagoak ezartzeko eta udal langile, abeltzain zein herritarren artean infomazioa gehiago zabaltzeko, , Arrañoko natura
ondarea zaindu, balorean ipini eta miresteko. ESKERRIK ASKO!!
Esker bereziak Pedro Novella eta bere taldeari
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina