|
EGUZKILORE TXIKIA Carlina vulgaris
|
Gazteleraz/ CastellanoEkainetik aurrera Arrañoko
larreek bestelako itxura agertzen dute, ordurarte belar berde goxo eta lore ederrez jantzitako landak, sasi, asun eta kardaberaz beteta azaltzen bait dira. Landare horiek ez dira bereziki
ederrak eta Arrañoko larreek jasaten duten erabilpenen ondorioa besterik ez dira. Ezin dugu ahaztu gure
mendi kutunak jasaten duen giza presioa:
hiri gune garrantzitsu batetik oso hurbil, herritarren aisialdirako gune
esanguratsua eta horretaz gain, herriko abeltzantza gunerik erabilena.
|
ARMIKA Eryngium campestre
|
|
ASTALARRA Dipsacus fullonum
|
Giza jardunek ondorio ezberdinek dituzte, hala nola, lurzoruaren eraldaketa, nitrifikazioa, pobretzea eta gai nutritiboen galtzea… eta baldintza hauen zaleak diren espezieak erakartzen dituzte (landare nitrofiloak, landaretza erruderala, espezie inbaditzaileak,e.a.) eraldatutako lurzoru horiek okupatuz. Espezie hauen artean kardaberak nabarmentzen dira.
|
ASTAKARDUA Cirsium vulgare
|
|
LUBEAZUNA Centaurea calcitrapa |
Lore arraro samar dituzten arantzadun landare handiak izaten dira kardaberak, gehienak asterazeen familiakoak eta akenio formako fruitua dutenak (hazi hegalariak). Erabilpen ugari dituzte bai jaki goxo bezala (orburuak besteak beste), bai sendabelar moduan eta ondorioz zenbait lekutan landare oso estimatua da, Eskozian esaterako, non nazio ikurra den. Itxura ez abegikor horren atzean xarmarik badago beraz, degratatutako lurzoru baztertuetara lotzen badugu ere.
|
KARDABERAIZKA Scolymus hispanicus
|
Arrañoko mendian ekaina eta iraila bitartean kardabera espezie zenbait agertzen dira (8 espezie antzeman ditugu) eta baten bat aipatzearren, eguzkilorearen genero bereko Cardina vulgaris aipatzeko modukoa da, bere ahizpa ederraren antz handia duena. Bestetik, kardaberaizka izeneko landareak zabalpen handia du Arrañon ( beren tamaina handi eta lore hori ikusgarriei esker errez identifikatuko duguna) sendabelar moduan oso erabilia eta ospe handiko jakia Andaluziako lurretan.
|
Carduncellus mittissimus |
|
Galactites spp. |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina