LAUDIOKO ORKIDEAK: MEMORIA 2023
Orchis morio |
ORKIDEA POPULAZIOEN
JARRAIPENA:
Hau da apur bat 2023ko denboraldiak eman duena:
* Orchis morio espezie berriaren presentzia gurean. Argazki zahar batean oinarritutako susmoak baieztatu dira azkenean, Orchis champagneuxii aleenn ondoan , Orchis morio agertzen zela alegia . Espezie antzekoak dira, jatorri berekoak eta sarritan hibridatu egin direnak. Identifikazioa zaila izan ez arren, erreparatu behar eta ale batzuetan zalantzagarria izan daiteke. Gainera, Arrañon arazo bat daukagu espezie birekin, aziendak larretara sartzeko epea zabaltzerekin batera agertzen direla biak ala biak eta ganaduak irtenberri goseturik, deigarri egiten zaion orori aginka egiten diola, jan ez arren. Populazio hauskor hauek mantentzea helburu, hurrengo urtean babes egiturak ezarriko dizkiegu.
Orchis morio |
* Orchis fragans. Berriro ikusi dugu eta berriro modu murriztuan. Adostutako belar mozketa selektiboen proposamenari muzin egiteak are murritzago utzi du orkidea honen presentzia. Gainean jarraituko dugu.
Orchis fragans |
* Himantoglossum hircinum.
Ale berri eder askoa agertu zaigu eta babes egitura ezarri diogu.
Bestetik konstatatu dugu, behin baino gehiagotan aziendek janda izan diren
aleei kosta egiten zaiela bizkortzea, urterik urte gero eta itzaliago agertuz. Gauza bera gertatzen zaio Arrañon dugun Orchis italica ale bakarrari.
Himantoglossum hircinum |
* Orchis provincialis. Beste aurkikuntza interesgarria izan da Arraño-Lamuzan espezie polit hau topatzea, orain arte Arraño-Larran bakarrik ikusi izan duguna.
Orchis provincialis |
* Cephalanthera damasonium. Parkean besterik ikus dezakegun espezie honek ez-ohiko populazioa agertu digu, aurten 60 ale inguru zenbatu baititugu.
Cephalanthera damasonium |
ORBEKO ETXEA-REKIN ELKARLANA
Laudioko etxe okupatuan euskara sustatzeko Euskaraske ekimenak aukera eman zigun gure inguruko basa orkideen munduaren berri euskaraz emateko, urtarrilean hitzaldia eta ekainean txango gidatua antolatuta. Esperientzatik azpirramarratuko nuke hitzaldia, lehenengo aldia zelako eta parte hartze handia izan zuelako (20 lagun), kristona dana, euskaraz izanda are gehiago. Txangoa ekainean burutu zen ( etxearen urteurreneko ospakizunen barruan) eta ondorioz, denboraldiaren azkeneko espezieak besterik ezin genuen ikusi. Beraz ea hurrengo urtean apiril-maiatza aldean beste txango bat egin eta espezien gehiengoa miresteko aukera izaten dugun.
UDALAREKIN ELKARLANA
Udal ingurugiro zein landa garapen arloko teknikarien eta laudiokoloreak ekimenaren arteko harremana bere horretan mantendu da, berez berri ona dena. Are gehiago esan dezakegu harreman hori sendotu dela, ez guk nahiko genukeen beste, baina elkarlana iaz baino zabalagoa izan dela esatea bidezkoa da .
Hauek izan dira batera gauzatutako jardunak:
· * Mehatxatutako espezieen aleen babes egiturak ezartzeko materiala gure esku ipini du udalak, guk zuzenean eta modu egokian ezartzeko aukera emanda; egitura batzuk hobetu dira eta beste batzuk berriak .
· * Belarraren mozteak doitzeko eta orkidea aleak
errespetatzeko bilera egin genuen udal ardunadun eta landen mantenua egiten duen enpresarakin.
Emaitza eskasa izan zen, hitzartutakoa ez zen bete eta. Pazientzia.
· * Arrañoko larren antolaketarako egitasmoaren inguran gure iritzia eskatu zitzaigun eta beste aldetik, orain arte laudiokoloreak ekimenak orkideen inguruan egindako ekarpena aintzat hartzen da plangintzan, gure jardunari sinesgarritasuna ematen diona zalantzarik gabe.
· * Bigarren urtez jarraian, Udalak txango gidatua antolatu zuen guk lagunduta. Aurreko urtean bezala parte hartze mugatua izanda, plaza kopurua berehala bete zen eta egun berean bigarren txango bat antolatu genuen, osotara 30 lagunek parte hartu zutelarik.
· * Gauzak horrela joanda, gurekin harreman izan
duten udal teknikarien esku txosten berria utzi genuen, Arrañoko basa orkidea
espezieen populazioen kudeketan urrats gehiago eta sendoagoak ematea eskatzen
duena. Maridomingiri zuzendutako gutun antzeko zeozer izan zen... orain arteko
bidetik jarraitzearekin pozik geratuko ginake eta!. Momentuz, hasiera batean
erredaktatu moduan dago agiria, gazteleraz, baina Olentzerori bidaltzerako
euskaratua izango dugu falta barik.
https://drive.google.com/file/d/1y4YLEbx-t9OVCwuyu9AQ7cnVKZkCy1Dp/view?usp=drive_link |
KULTURLAB-EKIN ELKARLANA
SOSPARKEA ekimenetik eratorritako proiektua da KULTURLAB, herriko sorkuntza sustatzea helburu duena. Eta hain zuzen ere Parke egun batean atondutako erakusketaren argazkiak berreskuratu zituzten taldearen areto berriko (Elexalde kalea, Garaio burdindenda zena) lehen jardun moduan. Argazkiok laudiokoloreak ekimenak egindakoak dira, kamara konpakta hutsa lagun, Arrañoko orkideak deskubritzen ari ginenekoak eta espezieak dokumentatzea helburu bakarrekin. Aparteko balore fotografikorik ez dute baina erreprodukzio handietan txit ikusgarriak dira. Erakusketak inagurazio ekitaldia eta guzti (sortzaileen kontuak…) eduki zuen , baita oihartzun zabala ere, uztailan zehar burutu arren. Gauza jakina da Lamuza Parkea balioan ipintzeko mugimenduak laudiokoloreak-en sorreran izan zuen eragina baina berriro ere, gure esker ona agertu nahi diegu SOSPARKEA-LAUDIOKO KULTURA ASANBLADA-KULTURZALEAKen partaidei.
GASTEIZ UDALEKO
ORKIDEEN JARRAIPEN PROGRAMA
Aurten bigarrengoz, zientzia herritarraren epigrafearen
pean Gasteizko udalak antolatzen duen
orkideen populazioen jarraipenerako laginketan bolondres moduan hartu dugu
parte. Aurreko urteko emaitzen balorazioaren
parte izan ginen beraz eta gure
aldetik laguntzen jarraitzeko asmoa agertu dugu. Zientzia herritarren ekimen hau
erreferentzia da guretzat eta Arrañoko
orkideen aberastuna kontuan
hartuta, gurean antzeko eredua martxan ipintzeko aukerak egon badaude eta hartara, aprobetxatu
beharko ditugulakoan gaude.
Gasteizko orkideen kontserbaziorako programa. 2022ko emaitzak |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina