LAMUZAKO ZUHAITZAK: IZEIAK / ARBOLES DEL PARQUE: ABETOS


Klima hotzekin , elurrarekin lotuta dagoen heinean, neguarekin lotzen dugun zuhaitza da izeia. Neguko jaien ikur nagusia da: jai erligioso batzuen ikur laikoa, alajaina!. Baliteke belenik gabeko gabonak egotea, baina ez izeirik gabe, gabonetako zuhatzik gabe. Neguko jaietan Izeiak nonnahi: txikiak etxeko txokoetan, handiak kale zein plazetan... benetazkoak, artifizialak, plastikozkoak, argizkoak, papaerezkoak,... Jai hauen zenbait errito bere magalean burutzen dira…

Picea abies/ Izei gorria/ Abeto rojo o de navidad

La gente suele acabar cansada  de la navidad, de las fiestas del  invierno, así que la mejor época para hablar de uno de sus mayores símbolos , es una vez pasadas dichas fiestas. Porque el abeto, es el principal icono, laico además , de estas fiestas religiosas. Puede que no haya belén,  estrella o  reyes magos, pero el abeto, el “árbol de navidad” no puede faltar. Efectivamente, esta conífera prima de los pinos,  la  relacionamos especialmente con el invierno, con la nieve, con los climas fríos...

Abies Pinsapo PINSAPOA 

Por decirlo de alguna manera, los abetos forman una subfamilia dentro de las pináceas y son varias las especies que toman este termino  por   nombre común, aunque en realidad  sean géneros diferentes. En principio resulta un poco confuso diferenciarlos; a ver si  estas breves nociones nos ayudan algo en ello.



PINSAPOA


PINSAPOA
PINSAPOA

Izeia izena hartzen dute pinazeoen hainbat zuhaitz espeziek  eta hasiera batean nahasgarria suerta daiteke espezie hauek bereiztea. Sarrera honen helburua horretan laguntzea litzateke, zuhaitz hauek apur bat gehiago ezagutzearekin batera.

Como sabemos, los abetos son coníferas, esto es, su fruto son conos o piñas, algo diferentes a las de los pinos. En el parque de Lamuza podemos encontrar 3 generos (o sufamilias) a los que familiarmente llamamos abetos: los abetos (Abies spp.), las piceas (Picea spp.) y Pseudotsuga menziesii.


Abies alba IZEI ZURIA  Abeto blanco


Esan bezala, pinazeoaen taldeko azpifamilia dugu izeiena, koniferoak beraz eta orduan, konoak (piñaburuak) dira bere fruituak, pinuenak baino bigun eta luzangagoak.  Lamuza parkean, " izeia" izen arrunta eman ohi dieten hiru zuhaitza mota topatuko ditugu: izeiak (Abies spp.), pizeak (Picea spp.) eta Pseudotsuga menziesii.  Hasiera batean, hostoek ( azikulak,  piñulumak) oso antzekoak ematen dute  eta behaketa zorrotza egin beharko da bereizi ahal izateko.


IZEI ZURIA Abeto blanco

Beste sarrera batean komentatu genuen bezala,(koniferoak) gure parkeak konifero bilduma garrantzitsua du.  Parkearen amaieran eta Arrañoko maldan kokatzen dira  gehienak, nahiko modu estuan orokorrean, porte luze eta adaburu batere zabala ahalbidetuz. Zuhaitz horietako askoren adina 100 urte baino gehiagokoa izango da eta ondorioz, adarrak urrun geratzen dira, hostoen behaketa zailduz. Bestela, badaude ñabarbura gehiagorik, espezieak bereizten lagunduko digutenak. Tantaia eta adarren forma izan ziteken beste bat, eta piñaburuen forma eta adarretan ezartzeko modua ere bai. Hostoen usaina ere ezaugarri bereizgarria izan daiteke. Horra idei nagusi batzuk.

En una  entrada anterior,(Coniferas del parque)  ya comentábamos que Lamuza tiene una importante colección de coníferas, que en general se extienden por toda  la zona de pendiente que sube hacia Arraño. El  estrecho  marco en que se plantaron ha propiciado un espacio que recuerda más a un bosque que a un parque, con largos fustes y estrechas copas de los diferentes ejemplares buscando la luz. Es un sombrío espacio formado por diferentes especies de cedros, abetos, piceas, cipreses, sugis, tejos,… con numerosos ejemplares de más de 100 años de edad y de 20-30 m.  de altura.  En estas circunstancias no es fácil reparar en las características de ramas y copas para poder  diferenciar las especies, pero de cara a los abetos ahí van unas cuantas pistas que nos ayudarán a situarnos.

IZEI ZURIA Abeto blanco
IZEI ZURIA Abeto blanco
Izeien piñaburua gorantza ezarrita egoten dira. Iñoiz ez dugu izei baten piñaburua lurrean ikusiko, jausi baino arinago desegiten delako. Azikulen azpialdean bi lerro txuri izan ohi dituzte eta punta borobildua dute.

Las piñas del abeto se disponen verticalmente hacia arriba, pero nunca las veremos en el suelo porque se suelen deshacer en el árbol. Las hojas no acaban en punta y tienen en la parte de abajo   dos líneas blancas.


 Picea  abies IZEI GORRIA 
Abeto rojo o de navidad 


 Picea  abies IZEI GORRIA 
Abeto rojo o de navidad 

Pizeak. Bere piñaburuak zintzilik egoten dira eta lurretatik errez ikusiko ditugu. Azikulak puntadunak dira, azpialdeko lerro zuririk gabe

Las piñas de las piceas cuelgan de las ramas y fácilmente las distinguiremos en  el suelo, por su forma cuasi cilíndrica y alargada. Las acículas acaban en punta y no tienen líneas blancas en su envés.

Picea pungens IZEI URDINA  Abeto azul

PARKEAN AGERTZEN DIREN IZEI ESPEZIEAK :



IZEI ZURIA, Abies alba, hiruzpalau ale besterik ez dauden arren, horietako bat parkeko zuhaitzik altuenetakoa da. Ez da ale bereziki ederra, esan bezala inguru hartan nahiko estu egin zuten landaketa eta ale luze eta adaburu estuak nagusi dira. Izei zuria piriniotako espeziea da, pagoarekin batera bertako basoa sortzen duena.



Abies alba  ABETO BLANCO  IZEI ZURIA

PINSAPOA, Abies pinsapo , kuriositatea da lamuza parkean pinsapoak egotea (4 ale edo). Pinsapo izeia ipar afrikako eta penintsulako hegoaldeko mendigune batzuetan bakarrik hasten den izeia dugu. Zuhaitz oso ederra eta berezia da. 


Abies pinsapo PINSAPO 

IZEI HANDIA Abies grandis. Parkea eta Arrañoko malda banatzen dituen murruaren behe aldean mota honetako izei sorta luzea dago (20 bat ale), duela ez urte gehiegirik landatutakoak. Bere  hosto luzeek sortzen duten adar lauak ezaugarritzen dute, oso handi egin daitekeen izei hau. Vancouberreko izeia bezala ere ezaguna da.



Abies grandis IZEI HANDIA Abeto de Vancouber
IZEI HANDIA 
IZEI HANDIA
IZEI HANDIA




ABETO 
DE
VANCOUBER




Picea abies
IZEI GORRIA
Abejo rojo o de navidad
IZEI GORRIA, Gabonetako izeia. Picea abies. Guztietan, espezierik ugariena eta popularrena. Gogoratzea "izeia" izena hartu arren, picea dela,  zintzilikatutako piñaburuek agerian uzten  dutena. Oso erabilia zuhaitz apaingarri bezala. Horretaz gain, "gabonetako izeia" ezizena hartu izan du, neguko jai hauetan saltzen diren zuhaitzak hauexek baitira. Monokultibo forestalen alternatiba bezala har daiteke, eremu txikian ustiaketa garrantzitsua sor daiteke eta. Frantzian aldiz,  monokultibo forestalean ikusiko dugu, hemengo  intsinis pinuen eran.


Picea abies  ABETO ROJO O DE NAVIDAD IZEI GORRIA 


IZEI URDINA Picea pungens, kasinorako bidean ikusiko dugu espezie honen  ale parea, makal samarrak egia esanda. Bere azikulen koloreari esker, zuhaitz ederra  omen, , baina Lamuzako kokapenean , doi-doi.

Picea sitchensis Abies grandisen aipatu alineazio ondoan daude pizea  ale bi, baliteke Sitkakoa izatea (lorengintzako nahaste batzuk daude eta, hibridoak) , jatorria duen Alaskako eskualdea gogoan. 

Picea pungens  ABETO AZUL IZEI URDINA


Douglas izeiaPseudotsuga menziesii,  Euskal Herrian ohiko espezie forestala dugu, hazkunde ertainekoa, kasu honetan, ere izeia izena hartu du baina bere  izen zientifikoan nahiko aldrebesa da. 

  ABETO  DE DOUGLAS

                                                        













Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri

LAMUZA-ARRAÑOKO ZUHAITZAK: ASTIGARRA/ ÁRBOLES DE ARRAÑO-LAMUZA: EL ARCE