Orchis italica: HARRIBITXIA ARRAÑON/ Una “joyita” en Arraño
Duela urtebete Lamuza-Arrañoko
basa landaretza arakatzeari ekin genionetik, ustekabe ugari eman dizkigu
naturgune honek, aurreikusitako aniztasuna handiago eta zabalago izan baita.
Orain arteko ustekaberik nabarmenetakoa ,
zalantza barik, maiatzaren 9k eman zigun , Aceras anthropophorum (orkidea espezie arrunta ingurotan) ugariz
apaindurtako ezponda batean,
larrosa-ubel kolore biziko loreari erreparatu genionean. Sinesgaitza hasieran, beharrezko kontrasteak ondoren (Iñako Villamor
lagunarena aipatzeko modukoa da) eta baieztapena azkenean: Orchis italica, mediterraneo aldeko orkidea espezie ez oso ohikoa da eta
Euskal Herriko mediterranear klimaren eraginpeko eremuan, espezie bakanatzat
hartua. Beraz, ingurune atlantikoan are
bitxiagoa da espezie hau topatzea.
En un
paseo primaveral por el monte Arraño (2018.05.9) localizamos un ejemplar de Orchis italica, una orquídea
considerada rara en su hábitat habitual (clima mediterráneo), por lo que su
presencia en nuestro entorno (de influencia atlántica) se hace excepcional. Orchis italica es una
atractiva orquídea, al parecer no solo para el ojo humano, sino también para el
ganado, posible causa de que este
ejemplar desapareciera en pocos días sin dejar ni rastro. Este hecho nos debe
hacer reflexionar, sobre todo a Ayuntamiento, Diputación o Gobierno Vasco,
competentes en la protección del territorio y patrimonio natural, pues Orchis italica es una especie
considerada “Vulnerable”, en el catálogo de especies protegidas de la CAPV, segunda protección en importancia después de “En peligro de Extinción”.
Ale bakarra zen eta ganorazko
argazki batzuk egin gabe, egun gutxi
batzuen buruan , desagertu zen
arrastorik utzi gabe.
Arrazoia ez dago argi: paseantearen
batek, lorearen edertasunak erakarrita, etxera eramango zuen akaso? Azken hilabetetako tematzeari Basajaunak egindako opari efimeroa izan ote zen ? Inguruotan dabiltzan aberen batek jango ote zuen?? Badirudi, azken
aukera hau posibleena dela, lore hau zegoen lekutik ez oso hurrun, beste
orkidea espezie ikusgarri (Himantoglossun hircinum) baten ale bati halaxe
gertatu baitzitzaion.
Gertakizunak zer pentsa eman beharko liguke
guztiei, baina batez ere, natura hondarearen babesean ardura duten erakundeei (Udala,
Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza,…), Orchis italica babestutako landarea da eta. Flora baskularrari dagokion EAEko espezie mehatxatuen katalogoaren
arabera, orkidea espezie hau Kaltebera-tzat hartua dago, hau da, sailkapen
horretan, eta "Galtzeko arriskuan" dauden espezien ondoren, bigarren
garrantzitsuena. Aurkikuntza honek gainera, aparteko balio ematen dio gure txoko kutuna den Lamuza-Arraño inguruneari.
"EAE-ko flora baskular mehatxatua" katalogoan, espezie kalteberen atala zabaltzeko agertzen da O.italica, bere edertasuna eredu. |
O. italica topatu genuen lekutik 200 metrotara, Himantoglossum hircinum ikusgarriaren ale hau ikusi genuen, elbarri, abereren batek janda ziuraski. |
"EAE-ko flora baskular mehatxatua" liburuan, O.italica-ri dagokion fitxaren ilustrazioa. |
Grafikoa eta ilustrazioak: “Euskal Erkidego Autonomoko flora baskular
mehatxatua”. Eusko Jaurlaritza. 2006.
Esker bereziak: Iñako eta Marta-ri.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina