LAUDIOKO ORKIDEAK. MEMORIA 2022

 

Serapias cordiguera
Traductor al catalá, galego, castellano, english traslator, traducteur française

    Urtea amaitzeko hilabete eskas geratzen dela, gure basa orkideen jarraipenaren inguruan  urteak eman duenari errepasoa egiteko une egokia izan daiteke.  Urtean zehar jasotako informazioa  batu,ordenatu, konklusioak atera eta hurrengo denboraldiari ekiteko irizpideak finkatzeko garaia izaten da udazkena. Metereologikoki berezi samar izanagatik ere, urtea  emankor joan  da,  gure zaletasuna elikatu duten zenbait gertakari suertatu baitira eta  Laudion hazten diren orkidea espezien  inguruko ezagupena zabaldu izan baita,  gure uste apalean .

Esan bezala,  ezohiko eguraldiak (urte hasierako  muturreko izotzaldietatik neguaren atetaraino luzatu den beroaldira) ezohiko denboraldia ekarri du bueltan, landare askoren ziklo biologikoaren aldrebestuz. Eta orkideak ez dira salbuespena izan, loratu ez diren espezieak egon direlako, beste batzuek ezohiko populazioak agertu dituzte,  loraldiak laburtu … Finean, ez aspertzeko moduko denboraldia izan da, berritasun bat baino gehiago ekarri dituena.

Aletu ditzagun bada.


Udalaren inplikazioa

 Udal teknikariekin iaz hasi genuen harremanak bere fruituak eman zituen  agertu  bezala ( Arrañoko orkidea espezien kontserbazioarako urrats berriak), duela urtebete aurreneko lanak  burutu genituela   landareak markatzeari  (lorealdi aurreko egoeran) eta babesteari (loraldia hastear zela) ekinik.   Udalak ezarritako  babes egituren mantenua guk egin genuen, izan ere, herritar arduragabeen  erasoak zein aziendeen kalteak jaso baizituzten.  Egitura batzuk moldatu ziren  (batzuk modu ez egokian), baina tira lehen urtea zen,  esperimenatzen ari ginen, okerrak eta hanka-sartzeak bidearen parte behar ziren . Udalak  prentsaren bitartez lan hauen berri eman zuen,  herritarren sensibilizazioari begira  positibotzat jotzen duguna.

Udalak ipinitako kaiolak  

Harreman horretan jausi berria eman nahian edo,  ekainaren hasieran Udalak Arrañoko orkideak ezagutzeko txangoa antolatu zuen laudiokoloreak ekimenaren eskutik. Txangoa arrakastatsua izan zen, parte hartze nabarmenarekin (plaza guztiak beteta ) eta udaberri amaierako 7 espezie miresteko aukera izan genuen. Baina amaiera gazi gozoa  eta fustrantea eduki zuen. Arrañoko belarra mozten duten  lorezainek (udalaren azpikontrata baten langileak) babestutako espezie baten ale eder bat (Himatoglossum hircinum) aurretik eraman zutela  bertatik bertara konprobatu ahal izan genuelako. Gazia baina argigarria, kontserbazioaren bidea arrizkuz beteta dagoela erakutsi zigulako. Zalantza barik ikaspen eta gertakari hauek guztiek   gure bidean asmatzen lagunduko dute.


Arrañoko orkideen katalogoa

          Urteroko populazioen jarraipen eta behatze lanek emaitz interesgarriak  utzi dituzte. Batetik, iaz komentatzen genuen Gymnadenia pirenaica espeziaren  balizkoa presentzia aurten baieztatua izan da eta ondorioz,  Gymnadenia conopsearekin batera,  genereoaren 2 espezie ditugula konfirmatzeko moduan gaude.


Gymnadenia pyrenaica

 Beste  aldetik, Arrañon ezaguna ez zen espezie berri baten  behaketa  iragarri behar dugu, Orchis fragans ale bi topatu izan baiziren.

  

                                                         Orchis fragans

Ale xelebrei dagokienean, iaz atzemandako  Anacamptis pyramidalis ale hiprokromatiko biak  berriro  agertu zaizkigu eta baita ere Serapias cordiguera zein Ophrys sphegodes ale hipokromatiko banaren berri izan dugu  

Udazakenean Spirantes spiralis aztertzen ibili gara,  Arrañon espeziaren zabalpen eremua uste baino handiagoa dela konprobatuz eta Arraño-Larran espeziearen presentzia zabala dela baieztatuz.

Atal honetan bereziki nabarmendu behar da aditu, zale eta argazkilari  bolondres sarearen ekarpena, gero ta zabalagoa dena.

Azkenik,  behaketekin amaitzeko, Arraño-larran grabatutako bideo txiki honen bitartez, Ophrys lupercalis espeziaren polinizatzailea den Andrena nigroaenea erlea sasikopulan ikus dezakegu.



Gasteizko Udalaren “Zientzia Herritarra” programan parte hartzea 

Aipatu    bolondres eta adituen sarea zabaltzen,  ikasten eta esperientziak ezagutzen jarraitzeko asmoari erantzunez, aurten  Gasteizko udalaren “Zientzia Herritarra” egitasmoaren  "Orkidea populazioen jarraipen programa"-n izena eman dugu bolodres moduan, esperientzia partehartzaile hau eta  orkideen mundua sakonago ezagutzeko parada eman diguna. Programa hauek fauna eta flora inbentarioak egiteko herritar arrunten parte hartzean dute oinarri. 2022ko denboraldian parte hartu dugu lehenbizikoz eta urtero ariketa bera egingo dugu, egokitu zaigun  lursaileko espezien berri emanik. Hona hemen egitasmoaren inguruko informazio gehiago:

Orkideen Kontserbazio Programa 

Era berean   egistasmo honen barruan antolatutako  ikastaro bietan  parte hartu dugu, bata babestutako espezien errekuperazioaz eta Gasteizko orkidea espezieen ingurukoa bestea. 


Xavier  De Arizaga Herbario Digitala.

Arabako Natura Instituaren (ANI/INA) egitasmoa da sona handiko Xabier Areizaga herbario digitala, Laudioko landare espezieen inolako aipamenik ez zeukana. Gure ustetan, Arrañoko orkidea batzuen kokapenek ondo merezita zuten aditu foro-euskarrietan txoko bat edukitzea. Aurten lau espezie sartu ditugu, lan zabalago baten hastapena besterik ez, zalantza barik.  Loturak:

Orchis italica (Arraño)

Orchis provincialis (Arraño-Larra)

Ophrys sphegodes (Arraño)

Ophrys lupercalis (Arraño)


Orkidea espezieen peskizan mundua korrituz

Barlia robertiana


Ciprypedium calceolus 


Orchis x mielsheimeri

Gure ezagupena zabaltzeko asmoz, batzutan gure aldetik bestetan aditu-lagunen laguntzarekin, Euskal Herria eta Europako bazterrak korritzen jarraitu dugu, guretzat ezagunak ez diren orkidea espezieak  behatu eta mirestu  nahiean. Aurten harribitixi batzuk topatu ditugu, Barlia robertiana,  Ciprypedium caeolus eta Epipactis purpurata nabarmentzen direlarik. Hau da gure “argazki herbario"ra gehitu diogun orkide berrien zerrenda:

.  Himantoglossun robertianum /Barlia robertiana (Enkarterri)

.  Ophrys binululata (Merindades-Añana)

.  Ophrys vasconica (Merindades)

. Orchis x meilsheimeri [purpurea x anthropophora] (Añana)

. Epipactis kleinii (Uribe-kosta)

. Ophrys  scolopax santonica (Uribe kosta)

. Ciprypedium calceolus (Dolomiti)

. Anacamptis laxiflora (Atturiko bartak)

. Epipactis fageticola (Merindades)

. Epipactis purpurata (Urkabuztaitz)

. Oprhys scolopax apiformis (Arabako Lautada)


Epipactis purpurata


Laudioko orkideak 2022: bideoa

Azken bi urtetako berrikuntzak aprobetxatuta bideo berria atondu dugu, gure herrian topa ditugun orkidea espeziekin. Goza dezazuela!


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri

LAMUZA-ARRAÑOKO ZUHAITZAK: ASTIGARRA/ ÁRBOLES DE ARRAÑO-LAMUZA: EL ARCE