ARGAZKI ERAKUSKETA: Orkideak eta herritarrak, babestu beharreko bi altxor



    Arrañoko basa orkideen  inguruko jardunaldien bigarren parteari bide emango dio argazki erakusketak. Gasteizko orkideen programako bolondresek egindako argazkiekin osatuta dago bilduma,  Arabako hiriburuko inguruetan  miretsi daitezkeen orkidea basati espezie guztiak  agertuz . Herritar arruntek zientziari egiten dioten ekarpenari esker, bertan hazten diren landare familia bitxi honen ezagupena zabaldu da modu nabarmenean, ekimen hau horren erakusle.  Gasteizko udalerrian identifikatutako 50 orkidea espezie baino gehiagoren argazkiak  kultura etxean egongo dira ikusgai , zeintzuen artean  Arraño mendian  behatu ditzakegun gehienak egongo direlarik.  Inagurazio egunean (urriak 15)  18.00etan, udazkenean hazten den orkidea espeziea  (Spiranthes spiralis) behatzeko txango gidatu laburra egingo dugu. 




Spiranthes spiralis


Spiranthes spiralis


Spiranthes spiralis

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri

LAMUZA-ARRAÑOKO ZUHAITZAK: ASTIGARRA/ ÁRBOLES DE ARRAÑO-LAMUZA: EL ARCE