Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2024

ARGAZKI ERAKUSKETA: Orkideak eta herritarrak, babestu beharreko bi altxor

Irudia
     Arrañoko basa orkideen  inguruko jardunaldien bigarren parteari bide emango dio argazki erakusketak. Gasteizko orkideen programako bolondresek egindako argazkiekin osatuta dago bilduma,  Arabako hiriburuko inguruetan  miretsi daitezkeen orkidea basati espezie guztiak  agertuz . Herritar arruntek zientziari egiten dioten ekarpenari esker, bertan hazten diren landare familia bitxi honen ezagupena zabaldu da modu nabarmenean, ekimen hau horren erakusle.  Gasteizko udalerrian identifikatutako 50 orkidea espezie baino gehiagoren argazkiak  kultura etxean egongo dira ikusgai , zeintzuen artean  Arraño mendian  behatu ditzakegun gehienak egongo direlarik.  Inagurazio egunean (urriak 15)  18.00etan, udazkenean hazten den orkidea espeziea  ( Spiranthes spiralis ) behatzeko txango gidatu laburra egingo dugu.  Spiranthes spiralis Spiranthes spiralis Spiranthes spiralis