Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2021

ZERGATIK HILTZEN ARI DIRA ARRAÑOKO ZUHAITZAK?

Irudia
                                                                               BIDEOA Gazteleraz / En castellano      Iazko udazkenean konturatu  ginen   Arrañoko zenbait lekuetan zuhaitzak   modu misteriotsuan hiltzen ari zirela. Hasiera batean erabat   ihartuta   agertzen ziren,  sustraiaren lepoa ahalduta lurra jotzen amaitu arte. Tximistak ala azidoren batek erasotuta ziruditen. Horrela gertatu zen   Arrañoko gainetik hurbil zeuden 30-40 urteko bizpahiru astigar zuri (Acer pseudoplatanus) alerekin , baina zuhaitz gehiagori gertatu  zitzaiola ohartu ginen.        Arbolazaintzan aditua diren laudioar batzuekin kontsultatu genuen eta hipotesi batzuk bota zituzten: balizko lehorte bati egotzi ahal zitzaiola zuhaitzon   hiltzea, lur gutxiko magal horiek astigarrentzat egokia ez direlakoan, abereek sortutako kalteen ondorioa ote… baina azalpen zehatzik ez. Astigar zuriari eragiten dioten gaixotasun zein izurriteen inguruko informazioa ere bilatu genuen, baina