Mezuak

Azafrai zangarra etiketa duten argitalpenak ikusgai

ASKARI LOREA: udagoeinari ondo etorria

Irudia
Askari-lorea (Merendera montana)   Kasualitateak nahi izan du liburu eder bat  nire eskuetara heltzea. Liburutegiko nobedadeen apala arakatzen ari nintzela, izenburu iradokitzaileak berehala erakarri zuen nire arreta eta minutugarrenera etxerako bidean nintzen deskubritu berri nuen altxor txiki hari lehengo aginkada emateko irrikaz. Altxortzat hartu izan  bait dut botanika, fitoterapia, etnobonatika, literatura eta akuarela irudi paregabeak maisuki barnebiltzen dituen liburua. "En el camino de las plantas" Rosa Barasoain naparrak idatzitakoa da , Leticia Ruifernández-en ilustrazioen laguntzarekin eta La Fertilidad de la Tierra argitaletxearen (Rosak berak sortua) eskutik.   Egitura tipikoa du, atalka, kapituluka.  Lau orrialdez osatutako atal bakoitzak landare espezie bat jorratzen du eta ezaugarri zehatzak baino, sentsazioak islatzen dituzten akuarela  irudi zoragarriek laguntzen dute testua. Landare gehienak  ezagunak izanagatik  ere, wikipediar...

AZAFRAI ZANGARRA: UDAZKENEKO LOREA/ El falso azafrán colorea el otoño

Irudia
Ez dakit zehazki zergaitik: berezko kutsu malenkoniatsuagatik akaso,  nostalgiak jota gaudelako agian, egunotako hego haizeak ematen duen argitasunagatik   beharbada ala beste barik horrelakoa delako, baina aurtengo udazkena ezin ederragoa iruditzen ari zait. Ingurumariari erreparatzea besterik ez dago urtaroaren ederraz konturatzeko:   pasealekutako ezkien horia, pinudien   berde ilun monotonoari   bertako hostozabalek (eta era nabarmenean haritz amerikar   kanpotarrak) ematen dioten   kolore sorta:   marroixka, horixka, gorrixka… berezko dizdira dutela dirudi!   No estaba dispuesto a echar a perder una segunda espléndida mañana de domingo otoñal,  con una espectacular luz, viento sur, y grandes claros, por lo que se imponía el paseo de rigor, empezando en el parque y acabando en el barrio de Luxa, al final del cordal de Arraño. Bigarren aldiz  jarraian igande goiz zoragarria suertatu da: eguz...