Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2021

LAUDIOKO ORKIDEAK 2021. Memoria txikia

Irudia
Spiranthes spiralis Udazkeneko orkidea Gazteleraz/En castellano Udazkeneko orkideen  (Spirantes spiralis)  azken aleena egiten ari den     honetan, une egokia izan daiteke 2021. urteko denboraldiak eman duenari errepasoa egiteko, izan ere, nahiko urte emankorra izan baita   Arraño zein Laudio osoko   orkideen espezie eta populazioen jarraipenari dagokionean.   Gure txoko kutunetik abiatuko gara. ARRAÑO Orchis champagneuxii: Martxo aldean  atzeman    genuen gurean  orkidea espezie berria dena. Orchis champagneuxii                   Ophrys tenthredinifera ficalhoana . Orkideen mundua korapilatsua da oso. Sartzen zaren neurrian,   gero ta gutxiago ulertzen duzulako sensazioa duzu sarritan. Behin espezie bat identifikatzeko lana gaindituta (neofitoarentzat sekulako ahalegina izan daitekeena),  azpiespezieak, aldaerak eta hibridoak agertu eta desesperazioak goia joko du:  ongi etorri segurgabetasunaren  eremu labankorretara.  Aurten nahikotxo ikasu dugu horretaz,  genero eta espezie b