Mezuak

LAUDIOKO ORKIDEAK: 2024ko MEMORIA

Irudia
Fuente del Arco (Badajoz) herriko kale baten argazkiarekin hasiera ematen diogu  urteroko balorazioari gure ekimenaren muina ezin hobeto islatzen   duelako. Orkidea basatiak  natura ondare eta baliabidetzat hartzen dituzten lurralde horietan herriko kaleak bertako espezien irudiekin apaintzea miresgarria iruditzen zaigulako.  Azken finean Laudiokoloreak-ek gauza bera bilatzen duelako. Aurtengoa urte emankorra izan delakoan gaude, Arrañoko orkideen ezagupen eta zaintzari begira urrats garrantzitsuak ematen jarraitzen dugulako. Aletu ditzagun bada, urteak emandakoak.   ARRAÑOKO ORKIDEEN KONTSERBAZIORAKO PROGRAMA Taldearen funtzionamendua finkatzen doa,  aurten aurrera eramandako ekimen ezberdinak horren isla argia direlarik. Besteak beste, honako ekimenak gauzatu dira: Aurrekontu kolaboratiboen bidez,  dirulaguntza eskaera  egin genuen eta onartua izan zen. Urrats inportantea da, baliabide ekonomikoak bermatzeaz haratago, aurretik udal gobernua...

ARGAZKI ERAKUSKETA: Orkideak eta herritarrak, babestu beharreko bi altxor

Irudia
     Arrañoko basa orkideen  inguruko jardunaldien bigarren parteari bide emango dio argazki erakusketak. Gasteizko orkideen programako bolondresek egindako argazkiekin osatuta dago bilduma,  Arabako hiriburuko inguruetan  miretsi daitezkeen orkidea basati espezie guztiak  agertuz . Herritar arruntek zientziari egiten dioten ekarpenari esker, bertan hazten diren landare familia bitxi honen ezagupena zabaldu da modu nabarmenean, ekimen hau horren erakusle.  Gasteizko udalerrian identifikatutako 50 orkidea espezie baino gehiagoren argazkiak  kultura etxean egongo dira ikusgai , zeintzuen artean  Arraño mendian  behatu ditzakegun gehienak egongo direlarik.  Inagurazio egunean (urriak 15)  18.00etan, udazkenean hazten den orkidea espeziea  ( Spiranthes spiralis ) behatzeko txango gidatu laburra egingo dugu.  Spiranthes spiralis Spiranthes spiralis Spiranthes spiralis

ASKARI LOREA: udagoeinari ondo etorria

Irudia
Askari-lorea (Merendera montana)   Kasualitateak nahi izan du liburu eder bat  nire eskuetara heltzea. Liburutegiko nobedadeen apala arakatzen ari nintzela, izenburu iradokitzaileak berehala erakarri zuen nire arreta eta minutugarrenera etxerako bidean nintzen deskubritu berri nuen altxor txiki hari lehengo aginkada emateko irrikaz. Altxortzat hartu izan  bait dut botanika, fitoterapia, etnobonatika, literatura eta tenperazko irudi paregabeak mausiki barnebiltzen dituen liburua. "En el camino de las plantas" Rosa Barasoain naparrak idatzitakoa da , Leticia Ruifernández-en ilustrazioen laguntzarekin eta La Fertilidad de la Tierra argitaletxearen (Rosak berak sortua) eskutik.   Egitura tipikoa du, atalka, kapituluka.  Lau orrialdez osatutako atal bakoitzak landare espezie bat jorratzen du eta ezaugarri zehatzak baino, sentsazioak islatzen dituzten tenpera irudi zoragarriek laguntzen dute testua. Landare gehienak  ezagunak izanagatik  ere, wikipediara beh...

GOIAN BEUDE ARKUPETAKO EZKIAK

Irudia
HEMEN DESKARGATU  

ARRAÑOKO ORKIDEEN INGURUKO I. JARDUNALDIAK

Irudia
DESKARGATU KARTELA

2024ko orkidea denboraldia martxan

Irudia
Gure larre kutunez disfrutatzeko akaso garairik ederrenera sartzera goazela, une egokia izan daiteke azkeneko berritasunak batzen dituen Arrañoko orkidea espezie fitxa-gida partekatzeko, paseo horiek are oparoagoak izan daitezela. Horra beraz, fitxa deskargatzeko aukera ematen duen  lotura.  Gozatuko duzuelakoan...  Hemen deskargatu:  2024ko Arrañoko orkidea espezien fitxa-gida  

LAUDIOKO ORKIDEAK: MEMORIA 2023

Irudia
Orchis morio Urte mamitsua izaten ari da gure herriko basa orkideen ezagupenari dagokionez, hainbat jardun eta gertakari suertatu baitira. Horren guztiaren bilana egin eta sarrera berri batean argitara emateko  asmotan genbiltzala , jardun zabal hori blogaren kalterako izan dela ikusi dugu,  urtea amaitzera doan honetan  sarrera bakarra dagoela ohartzean hain zuzen ere. Aurten,  blogaren sorreraren 5 urte bete direnean eta 50 sarreraren langa gainditu dugunean, marka berri hori ere ezarri dugu, hasierako “hilabete 1/sarrera 1” helburu hartatik urrunegi. Tira, “geldirik ez gaude” eta “dana ezin da” leloei  bezain tinko heltzen jarraituko diogu  gure jardunaren berri emateko beharrezkoa dugun tresna honi. ORKIDEA POPULAZIOEN JARRAIPENA: Hau da apur bat 2023ko denboraldiak eman duen a : * Orchis morio  espezie berriaren presentzia gurean.    Argazki zahar batean oinarritutako  susmoak baieztatu dira  azkenean, Orchis champag...