Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2021

LAUDIOKO ORKIDEAK 2021. Memoria txikia

Irudia
Spiranthes spiralis Udazkeneko orkidea Gazteleraz/En castellano Udazkeneko orkideen  (Spirantes spiralis)  azken aleena egiten ari den     honetan, une egokia izan daiteke 2021. urteko denboraldiak eman duenari errepasoa egiteko, izan ere, nahiko urte emankorra izan baita   Arraño zein Laudio osoko   orkideen espezie eta populazioen jarraipenari dagokionean.   Gure txoko kutunetik abiatuko gara. ARRAÑO Orchis champagneuxii: Martxo aldean  atzeman    genuen gurean  orkidea espezie berria dena. Orchis champagneuxii                   Ophrys tenthredinifera ficalhoana . Orkideen mundua korapilatsua da oso. Sartzen zaren neurrian,   gero ta gutxiago ulertzen duzulako sensazioa duzu sarritan. Behin espezie bat identifikatzeko lana gaindituta (neofitoarentzat sekulako ahalegina izan daitekeena),  azpiespezieak, aldaerak eta hibridoak agertu eta desesperazioak goia joko du:  ongi etorri segurgabetasunaren  eremu labankorretara.  Aurten nahikotxo ikasu dugu horretaz,  genero eta espezie b

FLORA EXOTIKO INBADITZAILEA LAMUZA-ARRAÑO NATURGUNEAN

Irudia
  Gazteleraz / En castellano Duela hilabete batzuk sarean kuxkuxeatzen  ari nintzela, liburu interesgarria topatu nuen Bizkaian zehar hedatzen ziren landare inbaditzaileen inguruan.   Liburukiak flora  exotiko inbaditzailearen problematikari modu zabal eta zehatzean  helzeaz gainera,  Bizkaian agertzen diren espezien arrisku biologikoaren araberako  52 fitxako zerrenda aurkezten du.  Espezie bakoitzari arrisku zailkapena ezartzen dio, lehenengo biak kaltegarrienak direlarik : A, espezie exotiko inbaditzaile eraldatzailea; eta B, espeze exotiko inbaditzaile ez eraldatzailea, baina A kategoriara pasatzeko ahalmen handiarekin. Argitalpen honek  eguneraketa baten beharra du zalantzarik gabe (2006. urtekoa da), baita kontsultatutako   gainerako argitalpenek ere (ikus bibliografia), urte berekoak (2004-2006) baitira. Flora aloktono inbaditzailearen populazioen bilakaera eta espezie berrien  balizko agerpena  ikusita, zergaitik ez dagoen  arazo larri horri buruzko informazio eta argitalpen

KARDABERETAN

Irudia
  EGUZKILORE TXIKIA   Carlina vulgaris   Gazteleraz/ Castellano Ekainetik aurrera Arrañoko larreek bestelako itxura agertzen dute, ordurarte belar berde goxo eta   lore ederrez jantzitako landak,   sasi, asun eta kardaberaz beteta azaltzen  bait dira. Landare   horiek ez dira bereziki ederrak eta Arrañoko larreek jasaten duten    erabilpenen ondorioa besterik ez dira. Ezin dugu ahaztu gure mendi kutunak   jasaten duen giza presioa: hiri gune garrantzitsu batetik oso hurbil, herritarren aisialdirako gune esanguratsua eta horretaz gain, herriko   abeltzantza gunerik erabilena.  ARMIKA Eryngium campestre  ASTALARRA Dipsacus fullonum   Giza jardunek ondorio ezberdinek dituzte, hala nola, lurzoruaren eraldaketa, nitrifikazioa,    pobretzea eta gai nutritiboen galtzea… eta    baldintza hauen zaleak diren    espezieak erakartzen dituzte (landare nitrofiloak, landaretza erruderala, espezie inbaditzaileak,e.a.)   eraldatutako  lurzoru horiek okupatuz. Espezie hauen artean    kardaberak nabarme

LAUDIOKO NATURA ONDAREA (Arrañoko orkideak babestu, miretsi ahal izateko II)

Irudia
Orchis italica alea Arrañon, 2021eko Maiatzean. Abereek jan aurreko argazkia Gazteleraz / En castellano   Denbora generaman kontuarekin bueltaka, kezkatuta, Arrañon hazten ziren orkidearik babesgabeenak   babestu   nahiean, egun batetik bestera janda agertu ala  arrastorik gabe desagertzea ekidite aldera. Erreferentziarik ez genuen eta ausardia apur batek bultzatuta, lanari ekin genion. Burdinezko barillak, untxientzako sarea   eta   landarearen ezaugarrien eta hauskortasunaren berri ematen zuen karteltxoa prestatu genituen. Eta  hortxe paratuta geratu ziren,   Arrañon erruz dabiltzan aziendeen eta jendearen jokaeraren beldurrez, baina helburua neurri handi baten lortu   izanaren sentzazio atseginarekin: loreen edertasuna gozatzeko aukera eman,    herriko   natura ondarearen inguruan senstzibilizazioa zabaldu   eta are inportanteagoa dena, landare hauen populazioa egonkortzeko eta sendotzeko saioa… Itxidurak ezarri eta gutxira, Laudioko udalean horren berri ematen zuen txosten txikia a