Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2021

ARRAÑOKO ORKIDEAK BABESTU, MIRETSI AHAL IZATEKO

Irudia
                   Gazteleraz / En castellano  Badira hiru urte herriko txoko eder honen natura aberastasuna balioan ipintzeko ekimen ezberdinak martxan ipini genituela.  Zalantza barik,  Arrañoko aberastasun horren ikur nagusienetakoa  orkideak dira, izan ere,  udaberriero  lore familia eder  honen hogei ezpezie inguru hazten bait dira  bertako larreetan ,  berezi-bereziak horietako batzuk. Blog honetan sarritan   izan dugu hizpide orkideak eta   espezie batzuen inguruan aritu izan gara, beti ere loreon kalteberatasuna   agerian utziz. Zaugarritasun hori are agerikogoa suertatzen da arriskuan dauden espezieak direnean. Gurean, bi espezie dira (zein baino ederragoak) mehatxatutako landareen zerrenda gorrian daudenak:   bata, Orchis italica, espezie kaltebera bezala katalogatuta; Himantoglossum hircinum  bestea , ”espezie bakanak” atalean agertzen dena.   https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2011000937 Orchis italica      Himantoglossum hircinum Gure ork