Mezuak

Arraño etiketa duten argitalpenak ikusgai

Laudioko orkideak: 2025ko memoria

Irudia
 Urtearen amaiera hurbiltzen ari den honetan, sasoiak  emandakoari errepaso egiteko  garaia  gaineratu zaigu eta  beraz, horra hor azpimarkatzekoak izan diren gertakarietako batzuk. ORKIDEA BASATI ESPEZIE BERRIAK ARRAÑO-LAMUZAN Alde horretatik sasoi emankorra izan da oso, hiru espezie berri (bi udalerrian lehenbizikoz) identifikatu bait ditugu Arraño-Lamuzako eremuan.  Ophrys insectifera  (aurretik  oso modu urrian Arraño-Larrean behatua)   Ophrys speculum   Neotinea maculata Ophrys speculum (Arraño)  Arrañon ohikoa dugun eran, ale bakanak besterik ez direla agertzen , azienden kalteak ekiditeko eta  populazioak egonkortzeko helburuarekin   jarraipen berezia egingo diegu ale hauei. Aurten babes egitura berriak erabiltzen hasi gara (  Sarrera ikusi hemen ), emaitza ezberdinekin. Hortxe dugu erronka. ARRAÑOKO ORKIDEAK II. JARDUNALDIAK Makro argazkilaritza tailerra Arraño-Larrean Martxotik ekainera arte luzat...

LAUDIOKO ORKIDEAK. MEMORIA 2022

Irudia
  Serapias cordiguera Traductor al catalá, galego, castellano, english traslator, traducteur française      Urtea amaitzeko hilabete eskas geratzen dela, gure basa orkideen jarraipenaren inguruan  urteak eman duenari errepasoa egiteko une egokia izan daiteke.   Urtean zehar jasotako informazioa  batu,ordenatu, konklusioak atera eta hurrengo denboraldiari ekiteko irizpideak finkatzeko garaia izaten da udazkena .  Metereologikoki berezi samar izanagatik ere, urtea  emankor joan  da,   gure zaletasuna elikatu duten zenbait gertakari suertatu baitira eta  Laudion hazten diren orkidea espezien  inguruko ezagupena zabaldu izan baita,  gure uste apalean . Esan bezala,     ezohiko eguraldiak (urte hasierako   muturreko izotzaldietatik neguaren atetaraino luzatu den beroaldira) ezohiko denboraldia ekarri du bueltan, landare askoren ziklo biologikoaren aldrebestuz. Eta orkideak ez dira salbuespena izan, loratu...

ARRAÑO?? ZE ARRAIO... (Laudiokerietan)

Irudia
Gazteleraz / En castellano            " _ Non egon zara ?   _  Arrañon.   _  Arrañon? Baina ze Arrañon ?? ” Blogarekin hastea planteatu   ginenean, edukina eta eremuaren zabalpena mugatzea izan zen aurreneko eginkizuna . Lamuza abiapuntua izanda eta   parkeak atxikituta daukan Arraño mendia lagun, Arraño-Lamuza naturgunea adiera aukeratu genuen blogaren edukinek izango   zuten zabalpena mugatzeko, behin    hastapeneko  toponimia  kontuak argituta (“Arraño” hobesten da   “Larraño”ren aldean). Baina testutinguru “sozionatural” bati erantzuten zion   adierak   gure herrian   “Arraño” toponimoaren inguruan egon den nahasmenduri egiten zion “ekarpena”   ez genuen  kontuan hartu . Horretaz jabetu gara, Arraño-Larrea deritzon mendia gure jomugan egon denean. Arraño toponimoa Laudioko mapa toponimikoan hainbat lekutan agertzen da Luxamenditik datorren   mendilerr...

LAUDIOKO NATURA ONDAREA (Arrañoko orkideak babestu, miretsi ahal izateko II)

Irudia
Orchis italica alea Arrañon, 2021eko Maiatzean. Abereek jan aurreko argazkia Gazteleraz / En castellano   Denbora generaman kontuarekin bueltaka, kezkatuta, Arrañon hazten ziren orkidearik babesgabeenak   babestu   nahiean, egun batetik bestera janda agertu ala  arrastorik gabe desagertzea ekidite aldera. Erreferentziarik ez genuen eta ausardia apur batek bultzatuta, lanari ekin genion. Burdinezko barillak, untxientzako sarea   eta   landarearen ezaugarrien eta hauskortasunaren berri ematen zuen karteltxoa prestatu genituen. Eta  hortxe paratuta geratu ziren,   Arrañon erruz dabiltzan aziendeen eta jendearen jokaeraren beldurrez, baina helburua neurri handi baten lortu   izanaren sentzazio atseginarekin: loreen edertasuna gozatzeko aukera eman,    herriko   natura ondarearen inguruan senstzibilizazioa zabaldu   eta are inportanteagoa dena, landare hauen populazioa egonkortzeko eta sendotzeko saioa… Itxidurak ezarri eta gut...