Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2021

FLORA EXOTIKO INBADITZAILEA LAMUZA-ARRAÑO NATURGUNEAN

Irudia
  Gazteleraz / En castellano Duela hilabete batzuk sarean kuxkuxeatzen  ari nintzela, liburu interesgarria topatu nuen Bizkaian zehar hedatzen ziren landare inbaditzaileen inguruan.   Liburukiak flora  exotiko inbaditzailearen problematikari modu zabal eta zehatzean  helzeaz gainera,  Bizkaian agertzen diren espezien arrisku biologikoaren araberako  52 fitxako zerrenda aurkezten du.  Espezie bakoitzari arrisku zailkapena ezartzen dio, lehenengo biak kaltegarrienak direlarik : A, espezie exotiko inbaditzaile eraldatzailea; eta B, espeze exotiko inbaditzaile ez eraldatzailea, baina A kategoriara pasatzeko ahalmen handiarekin. Argitalpen honek  eguneraketa baten beharra du zalantzarik gabe (2006. urtekoa da), baita kontsultatutako   gainerako argitalpenek ere (ikus bibliografia), urte berekoak (2004-2006) baitira. Flora aloktono inbaditzailearen populazioen bilakaera eta espezie berrien  balizko agerpena  ikusita, zergaitik ez dagoen  arazo larri horri buruzko informazio eta argitalpen