Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2022

Arrañoko orkideen kontserbaziorako urrats berriak

Irudia
Gazteleraz/En castellano 2022ko denboraldiari ekiteko irrikitan amaitu genuen 21. urtekoa, izan ere, gure mendi kutunean hazten diren basa orkideen kontserbazioari begira urrats nabarmenak eman ziren eta jarraipena izango zutela esperantza sendoa genuen. Gogora dezagun, mehatxupean dauden orkidea espezie aleak babesteko egiturak ezarri genituela eta horren berri udalean eman genuela,  bertako belargunetan egiten ziren mantenu lanen arduradunek landare aberastasun eta hauskortasun hori kontuan har zezaten behintzat. Arrañoko orkideen fitxa-gida 2022/ikusi-deskargatu Bere garaian esan genuen moduan, erantzuna oso ona izan zen eta ingurugiro zein landa garapen  udal sailetatik   gaiari modu sendoagoan ekiteko proposamena luzatu ziguten. Gauzak horrela, udazkenean  lan taldea   osatu eta geroztik hainbat bilera burutu izan dugu  Arrañoko basa orkidea espezien babeserako ekimen ezberdinak gauzatze aldera.  Ikuspuntuak   amankomunean ipini ditugu eta hartu-emana emankorra izan da. Aurten ga