Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2025

ARRAÑOKO ORCHIS ITALICA ALE BAKARRARI LEPO EGIN DIOTE

Irudia
2018. urtean aurrenekoz atzeman genuenetik, landare honek salbuespenez burutu ahal izan  du ziklo biologiko osoa.  Urtero gertatu izan  bait zaio  zerbait: inoiz esistitu ez balitz bezala desagertzetik , janda agertzeraino.  Orain arte aziendeei errua bota izan diegu (txintxo pentsatuz) eta ondorioz, urterik urte, espezie honen ale bakarra  babesteko egiturak hobetzen joan izan gara, bere integritatea babestu nahian. Izan ere, ez da edozein landare. Orchis italica, gogora dezagun,  mehatxatutako espezien zerrendan dago, kaltebera atalean hain zuzen ere, hau da,  desagertzeko zorian daudenen kategoriaren aurrekoan. Horren lerden agertzen zen lore sorta ebaki ziotenean Horretaz gain, Laudioko kokapena apartekoa  da, mediterranear aldeko espeziea izanik, oso zita gutxi daude gure herria dagoen eremu atlantikoan, are gutxiago Arabako lurraldean. Eta azken nabardura garrantzizkoa: ale bakarra da. Hortik gure tema ale berezi hori babesten. Aurten k...

Orkidea espezie alerik zaurgarrienetan babes egitura berriak

Irudia
Ikertu beharreko kontua da Arrañon zergatik dagoen hainbeste orkidea basati espezie,  zergatik horren espezie berezi, zergatik agertzen dira hain modu bakanean...  Hasiera hasieratik gure kezka nagusietakoa izan da mehatxatutako landareen zerrendetan agertzen diren espezieen aleak babestea, abereek eragin diezaizkieketen kalteak ekidete aldera. Baita zabalpen urria duten  espezieen aleak ere.  Gogora dezagun Arrañon hasten diren 24 espezietatik 5eri ordezkari bakarra topatu diegula eta beraz, zaindu, mimatu beharrekoak.   Hastapenetan nahiko modu artisauan;  esperientziak gidatuta eta udal baliabideen laguntzarekin ,  hobetzen saiatu garena denboraren poderioz. Aurten pausu berri bat eman dugu, babes egitura berriak ezarriz: kaiolak, kaktus erako  burdinezko sarea eta itxidura zabalak. Probatzen ari garenez, denborak esango digu asmatu egiten ari garen. 

2025ko LAUDIOKO ORKIDEAROA MARTXAN

Irudia
              2025 denboraldia martxan dugu dagoeneko. Beti bezala eguraldiak baldintzatua izaten ari da eta espero baino  motelago  doa kontua, duela hilabete Ophrys lupercalis lehenengo aleak ikusten hasi arren. Aurten gogotsu ekin diogu, izan ere, jardunaldien edizio berri batekin zabalduko baitugu udaberria. Martxoaren 30ean argazkilaritza tailerra izango da,  lehenengo ekimena hau  argazki lehiaketan parte hartzeko pizgarri gertatuko delakoan. Maiatzaren bueltan identifikazio  tailerrak antolatu ditugu eta   ekaina hastearekin  batera 65 urtetik gorakoentzako  osteratxoa . Egun honetan ere , lehiaketan argazkiak aurkezteko  epea zabalduko da hilaren 20 arte luzatu dena. Aitzakiak ez dira falta izango beraz, gure herriko bioaniztasunaz blaitzeko, beti ere modu arduratsuan. ON EGIN!                            Arrañoko orkideen...