Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2025

Orkidea espezie alerik zaurgarrienetan babes egitura berriak

Irudia
Ikertu beharreko kontua da Arrañon zergatik dagoen hainbeste orkidea basati espezie,  zergatik horren espezie berezi, zergatik agertzen dira hain modu bakanean...  Hasiera hasieratik gure kezka nagusietakoa izan da mehatxatutako landareen zerrendetan agertzen diren espezieen aleak babestea, abereek eragin diezaizkieketen kalteak ekidete aldera. Baita zabalpen urria duten  espezieen aleak ere.  Gogora dezagun Arrañon hasten diren 24 espezietatik 5eri ordezkari bakarra topatu diegula eta beraz, zaindu, mimatu beharrekoak.   Hastapenetan nahiko modu artisauan;  esperientziak gidatuta eta udal baliabideen laguntzarekin ,  hobetzen saiatu garena denboraren poderioz. Aurten pausu berri bat eman dugu, babes egitura berriak ezarriz: kaiolak, kaktus erako  burdinezko sarea eta itxidura zabalak. Probatzen ari garenez, denborak esango digu asmatu egiten ari garen.