ASKARI LOREA: udagoeinari ondo etorria

Askari-lorea (Merendera montana)
 

Kasualitateak nahi izan du liburu eder bat  nire eskuetara heltzea. Liburutegiko nobedadeen apala arakatzen ari nintzela, izenburu iradokitzaileak berehala erakarri zuen nire arreta eta minutugarrenera etxerako bidean nintzen deskubritu berri nuen altxor txiki hari lehengo aginkada emateko irrikaz. Altxortzat hartu izan  bait dut botanika, fitoterapia, etnobonatika, literatura eta tenperazko irudi paregabeak mausiki barnebiltzen dituen liburua. "En el camino de las plantas" Rosa Barasoain naparrak idatzitakoa da , Leticia Ruifernández-en ilustrazioen laguntzarekin eta La Fertilidad de la Tierra argitaletxearen (Rosak berak sortua) eskutik.

 


Egitura tipikoa du, atalka, kapituluka.  Lau orrialdez osatutako atal bakoitzak landare espezie bat jorratzen du eta ezaugarri zehatzak baino, sentsazioak islatzen dituzten tenpera irudi zoragarriek laguntzen dute testua. Landare gehienak  ezagunak izanagatik  ere, wikipediara behin baino gehiagotan jo behar izan dut, zalantzak argitze aldera. Halaxe jokatu dut Merendera montanari dagokion kapitulua irakurtzen hasi naizenean. Baita ere, blogean duela urte batzuk argitara emandako Azafrai zangarraren (Crocus nodiflorus) inguruko sarrerrari begiradatxoa bota, esan bezala, zalantzak uxatzeko. Egon bazeudelako.

 

Askari-lorea (Merendera montana)

 

Irailaren hasieran, hainbat mendigunetako larreetan (Gorobel  eta Txibiarten esaterako) erreparatu genion azalera handietan zabaltzen zen loraldi ikusgarri hari: "aitu, ze polita, azafrai zantarra" Baina zalantzak zentzuzkoak ziren, oker nengoelako eta aipatu liburuari esker horretaz jabetu nintzen. 

 

Askari-lorea (Merendera montana)

Izan ere,  Arrañon identifikatuta genuen azafrai zantarraren antza badu ere,  guztiz bestelakoa da eta orain artean antzeman gabe genuen gurean askari-belarra. Liburuarekin amaitu eta hara non agertzen zaigun Arrañon, Spiranthes-en bila ari garen batean. Landareen bidean ez geunden ba! Merendera montana (Colchitum montanum bezala ezaguna ere bai, iturri  batzuen arabera, eztabaida dago genero horren parte den ala ez), liliazeen familiakoa da , bulboduna, kolore biolazeoko petaloak, pistilo laranjak, abuztutik azarora arteko  loraldia... azafraia zangarrarekin partekatzen dituen ezaugarriak dira baina lorea eta petaloen formari (lore buztanduna, petalo luzangak, V eran elkarrren banaduak...) erreparatzea besterik ez dago beste espezie batetaz ari garela konturatzeko.


Azafrai zangarra (Crocus nudiflorus)
 Azafrai zangarra (Crocus nudiflorus)

      

Uda amaieran eta  udazkenean loratzeko ezaugarria, antza, bere izen arruntaren atzean egongo litzateke, askari-lorea ("quitameriendas" gazteleraz) agertzeak dakartzan  uda garaiaren amaiera eta udazkenaren etorrera , egun-argiaren laburtzea alegia, eta ondorioz, aintzineko bizimoduaren arabera, etxeratzeko ordua aurreratzeko garaia iragartzea. 


Askari-lorea (Merendera montana)

Arrañon, askari-lorea  ez dugu ikusi  mendigune altuagoetan  bezala, lur zoruko azalera handiko orbanetan, larretako belar erre eta laburretan nabarmenduz, iñarra eta belar handiagoen babesean  baizik.


Askari-lorea (Merendera montana)


Askari-lorea (Merendera montana)


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

LAMUZA-ARRAÑOKO ZUHAITZAK: ASTIGARRA/ ÁRBOLES DE ARRAÑO-LAMUZA: EL ARCE