ARRAÑOKO ORKIDEAK BABESTU, MIRETSI AHAL IZATEKO


                  


Gazteleraz / En castellano

 Badira hiru urte herriko txoko eder honen natura aberastasuna balioan ipintzeko ekimen ezberdinak martxan ipini genituela.  Zalantza barik,  Arrañoko aberastasun horren ikur nagusienetakoa  orkideak dira, izan ere,  udaberriero  lore familia eder  honen hogei ezpezie inguru hazten bait dira  bertako larreetan ,  berezi-bereziak horietako batzuk.



Blog honetan sarritan  izan dugu hizpide orkideak eta  espezie batzuen inguruan aritu izan gara, beti ere loreon kalteberatasuna  agerian utziz. Zaugarritasun hori are agerikogoa suertatzen da arriskuan dauden espezieak direnean. Gurean, bi espezie dira (zein baino ederragoak) mehatxatutako landareen zerrenda gorrian daudenak:  bata, Orchis italica, espezie kaltebera bezala katalogatuta; Himantoglossum hircinum bestea, ”espezie bakanak” atalean agertzen dena.  

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2011000937

Orchis italica    Himantoglossum hircinum



Gure orkideen  zaurgarritasunaren berri eman  dugu behin baino gehiagotan eta  Arrañoko naturgunearen kasuan hauxek dira antzemandako   mehatxu nagusiak: abeltzaintza  gainkargaren ondoriozko kalteak batetik; landare aniztasuna aintzat hartzen ez duten loregintza praktikak bestetik; eta azkenik, herritarren ezjakintasunaren ondoriozko kalteak.



Mehatxu horiek ekiditea,  espezie kalteberen kontserbazioa eta  herritar guztiei lore eder hauek arduraz miresteko aukera ematea lirateke ekimen berri honen xedeak. Horretarako,  arriskuan dauden espezie horien ale guztiak (4 osotara)  babestu ditugu sare metalikoekin, kartel informatiboez lagunduta.  Hesitutako  orkideak bisitatuez gero,  beste  espezie batzuk ikusteko aukera izango dugu eta beraz, gozatu!


 

Itxiturek aipatu helburuak beteteko dituztelakoan, bisitariei  ingurua gozatzeko eta errespetatzeko deia egitea besterik ez da falta. Arrañoko orkideak ederretsiz, Arrañoko natura eta paisaia zainduz, garai latz hauetan geure burua ere zainduko dugulakoan.


 

 

Iruzkinak

  1. Estamos haciendo un listado de localizaciones del género Himantoglossum en Araba.
    ¿Puedo utilizar las fotografías de la localización de Arraño?
    Si os interesa, os podemos enviar toda la información relativa al citado género en la provincia hasta la fecha.

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa! Perfectamente, para difundir están. Agradeceríamos citar fuente. Si, si que nos interesa cualquier trabajo sobre orquídeas silvestres, más si es en nuestro territorio. lamuzanaturgunea@gmail.com. Eskerrik asko eta animo!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

LAMUZA-ARRAÑOKO ZUHAITZAK: ASTIGARRA/ ÁRBOLES DE ARRAÑO-LAMUZA: EL ARCE