ZERGATIK HILTZEN ARI DIRA ARRAÑOKO ZUHAITZAK?

                      
                                                        BIDEOA


Gazteleraz / En castellano

    Iazko udazkenean konturatu  ginen  Arrañoko zenbait lekuetan zuhaitzak  modu misteriotsuan hiltzen ari zirela. Hasiera batean erabat  ihartuta  agertzen ziren,  sustraiaren lepoa ahalduta lurra jotzen amaitu arte. Tximistak ala azidoren batek erasotuta ziruditen. Horrela gertatu zen  Arrañoko gainetik hurbil zeuden 30-40 urteko bizpahiru astigar zuri (Acer pseudoplatanus) alerekin , baina zuhaitz gehiagori gertatu  zitzaiola ohartu ginen.  

    Arbolazaintzan aditua diren laudioar batzuekin kontsultatu genuen eta hipotesi batzuk bota zituzten: balizko lehorte bati egotzi ahal zitzaiola zuhaitzon  hiltzea, lur gutxiko magal horiek astigarrentzat egokia ez direlakoan, abereek sortutako kalteen ondorioa ote… baina azalpen zehatzik ez. Astigar zuriari eragiten dioten gaixotasun zein izurriteen inguruko informazioa ere bilatu genuen, baina argirik ez Arrañoko aferaren gainean.

    Behin neguko etenaldi begetatiboa pasata,  arazoa modu kezkagarrian  gehiagora doala berretsi dugu.  Batetik , beste espezie batzuetako aleak kaltetuta agertu direlako (Txorbeltza  -Rhamnus alaternus- zuhaixkaren zenbait ale esaterako) eta bestetik, osotara 30 zuhaitz-zuhaixka ale inguru  hilda eta hiltzeko zorian zenbatu ditugulako.

Galdera honek  erantzuna behar du ahalik eta lasterren: Zergatik hiltzen ari dira Arrañoko zuhaitzak?



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

LAMUZA-ARRAÑOKO ZUHAITZAK: ASTIGARRA/ ÁRBOLES DE ARRAÑO-LAMUZA: EL ARCE