FLORA EXOTIKO INBADITZAILEA LAMUZA-ARRAÑO NATURGUNEAN

 Gazteleraz / En castellano

Duela hilabete batzuk sarean kuxkuxeatzen  ari nintzela, liburu interesgarria topatu nuen Bizkaian zehar hedatzen ziren landare inbaditzaileen inguruan.   Liburukiak flora  exotiko inbaditzailearen problematikari modu zabal eta zehatzean  helzeaz gainera,  Bizkaian agertzen diren espezien arrisku biologikoaren araberako  52 fitxako zerrenda aurkezten du.  Espezie bakoitzari arrisku zailkapena ezartzen dio, lehenengo biak kaltegarrienak direlarik : A, espezie exotiko inbaditzaile eraldatzailea; eta B, espeze exotiko inbaditzaile ez eraldatzailea, baina A kategoriara pasatzeko ahalmen handiarekin.

Argitalpen honek  eguneraketa baten beharra du zalantzarik gabe (2006. urtekoa da), baita kontsultatutako   gainerako argitalpenek ere (ikus bibliografia), urte berekoak (2004-2006) baitira. Flora aloktono inbaditzailearen populazioen bilakaera eta espezie berrien  balizko agerpena  ikusita, zergaitik ez dagoen  arazo larri horri buruzko informazio eta argitalpen eguneratuagorik galdetzea bidezkoa da.





Gaur egun inbasio hauek   biodibertsitate eta bertako espezien kontserbaziorako mehatxurik handientakoa suposatzen dute. Gure inguruko landaretza begiratzeari ekin genionetik, landare inbaditzailen afera kontuan hartu izan dugu, espezie hauen zabalpena kontrolatze aldera.  Espezierik ezagunei begira geunden (panpa belarra esaterako, problematika jakina duena, herriko zenbait eremuetan erruz zabaldua), baina Bizkaiako katalogoa aztertzean, Arraño-Lamuza naturgunean espero baino espezie inbaditzaile arriskutsu gehiago daudela ohartu gara.


LONICERA JAPONICA

Momentuz ez dugu muturreko egoerarik gurean, espezie inbaditzaile guztien zabalpena oso mugatua dagoelako, baina zelatatu beharra  dago espezie hauen arrisku biologiko potentziala handia  bait dute. Gainera ezin ahaztu landare inbaditzaile horiek (  eta beste batzuek ) herriko beste gunetan duten egoera  kezkagarria, Arraño-Lamuzara zabaltzea denbora kontua delarik.
Eta horretarako, lehenik eta behin,  identifikatzea inposatzen da. Aditu ezberdinek agertu izan dute  espezie kaltegarrien zerrendatzea prebentziorako , kudeaketarako eta kontrolerako  ezinbesteko tresna dela.



Horra beraz, Arraño-Lamuza naturguneko  espezie exotiko inbaditzaileen zerrenda xume eta ziuraski osatugabea, aipatu argitalpena (eta beste batzuk) oinarri, balio dezala arazo larri honen gainean  arreta ipini eta  ingurugiroan ardura duten ordezkari publikoek neurriak hartu ditzaten.


PASPALUM DILATATUM (A KATEGORIA) Hegoamerikan jatorria duen  graminea honek ugaltzeko gaitasuna handia dauka.  Euskal Herriko  zonalde atlantiko zenbaitetan belardietako espezie nagusia bihurtu da, lore aniztasuna murriztuz eta bertan bizi diren ornogabeen komunitate ugariei modu nabarmenean eraginez. Arrañon nonnahi ikusiko dugu.

PASPALUM DILATATUM

CORTADERIA SELLOANA (A KATEGORIA*Panpa belarra, Panpa lezka.  Landare inbaditzaile ezagunena gurean, azken hamarkadetan kantauri aldean izaten ari den zabalpenagatik. Hegoamerikako ingurune epeletan jatorri izanik, hazi hegalari eta ugariei esker, modu azkar eta zabalean ugaltzen da.  Estatu espainiarreko  Top-20 espezie inbaditzaile kaltegarrienen zerrendan sartuta dago. Arraño-Lamuzan modu anekdotikoan agertzen da momentuz (4 ale), baina Laudioko zenbait gune guztiz hartuta ditu, egoera kezkagarrian egonik.


CORTADERIA SELLOANA


CORTADERIA SELLOANA


CYPERUS ERAGOSTRIS (A KATEGORIA*). Amerika tropikalean du jatorri eta papera egiteko ezaguna den Cyperus papyrus espeziaren lehengusina da.  Hainbat zerrendetan, bertako ekosistema naturalei eragin diezaiokeen kalteari erreparatuta, oso espezie arriskutsutzat jotzen da. Habitat ugari kolonizatzeko  ahalmen itzela du baina  hezegunetan zabaltzen da gehien, non populazio monoespezifikoak sortzen dituen, landaretza autoktonoen biziraupena galaraziz. Lamuza parkean  erruz ikusiko dugu Aldaikoerreka ertzeko murruetan.


CYPERUS ERAGOSTRIS


CYPERUS ERAGOSTRIS


DITTRICHIA VISCOSA.  (B KATEGORIA*) Iberiar  Penintsulako E-HEan du jatorri eta habitat berriak kolonizatzeko ahalmen handia du. Hazi hegalariak ditu sakabanaketa errezteko. Arrañoko larreetan  erruz ikusiko dugu udaren amaieran batik bat, lore hori bereizgarriei esker.


DITTRICHIA VISCOSA


DITTRICHIA VISCOSA


ERIGERON KARVINSKIANUS  (B KATEGORIA*). Mexikotik beherako Amerikan du jatorri eta gure  "txiribita"rekin antza handia du, zer ikusirik ez duten arren.  Hirigunetako habitetan zabaltzen da, horma zein murruetan orokorrean. Errepidetako ezpondak kolonizatzeko joera du  ere bai, non tapiz trinkoak osatzen dituen. Bere arriskua ingurune naturaletan zabaltzean datza. Lamuza parkeko murru zein hormeetan erruz hazten da.


ERIGERON KARVINSKIANUS


ERIGERON KARVINSKIANUS


LONICERA JAPONICA (B KATEGORIA*) Japoniar atxaparra.  Landare igokaria bertako atxaparrekin antz handia duena.  Era anitzetan erraz ugaltzen da , populazio zabalak  bizkor sortzea ahalbidetuz. Asiako E-HEan du jatorri eta kolonizatu egiten dituen ekosistemei modu nabarmenean eragiten die, lur, argi eta ur  baliabideak lortzeko ahaleginean nagusituz. Oihanpearen pobretze izugarria dakar.  Amerika eta Europako zenbait herrialdetan (Portugal, Erresuma Batua,…)  espezie arriskutsuenen zerrendetan sartuta dago. Lamuza parkeko murruetan ikusiko dugu.


LONICERA JAPONICA


ROBINIA PSEUDOACACIA (A KATEGORIA*) Sasiakazia. Zuhaitz ezaguna gurean, garai batean  basogintzan nahiko erabilia izan baitzen. Ipar Amerikako Apalatxes mendietan du jatorri hazkunde azkarreko espezie honek. Behin sartuta, zaila izaten da erauztea,  errez ugaltzen baita sustraietatik sortzen diren kimuetatik.  Baso monoespezifikoak sortzeko joeraz gain, lurzoruaren nitrogeno gainkarga eragiten du, oihanpe pobre xamarra ahalbidetuz.   Errekasto ondoko landare eremua inbaditu eta hariztiak ordezkatzera jotzen du. Beraz, bertako habitat eraldatzeko gaitasun itzela du. Estatu espainiarreko  Top-20 espezie indabiditzailen kaltegarrienen zerrendan sartuta dago.  Portugalen zein Erresuma Batuan espezie inbaditzaile oso arrizkutsutzat hartzen da. Arraño-Lamuzan momentuz modu testimonalean besterik ez dugu ikusiko, apaingarri moduan eta naturalizatutako  hainbat eremuetan.

 
ROBINIA PSEUDOACACIA


ROBINIA PSEUDOACACIA


ACACIA DEALBATA (B  KATEGORIA*).  MimosieHazkunde azkarreko espeziea, era ezberdinetan erruz ugaltzen dena, landaretza naturalari konpetentzia nabarmena egiten dioten populazio zabalak osatuz. Osagai toxikoak sortzen ditu,  landare autoktonoen ernaltzea eta hazkundea mugatzen dituena. Estatu espainiarreko  Top-20 espezie indabiditzailen kaltegarrienen zerrendan sartuta dago. Arraño-lamuzan modu anekdotikoan agertzen da momentuz (2-3 ale).


ACACIA DEALBATA
 

(*KATEGORIA :"FLORA ALOCTONA INVASORA EN BIZKAIA" liburuaren arabera)



BIBLIOGRAFIA

* FLORA ALOCTONA INVASORA EN BIZKAIA. Mercedes Herrera Gallastegi-Juan Antonio Campos Prieto. Bizkaiko Foru Aldundia. 2006 

                           FLORA ALOCTONA INVASORA EN BIZKAIA

 *PLANTAS ALOCTONAS INVASORAS EN ESPAÑA. Mario Sanz, Elias D. Dana, Eduardo Sobrino. Ministerio de Medio Ambiente. 2004

ATLAS DE PLANTAS ALOCTONAS INVASORAS DE ESPAÑA

* TOP 20: Las 20 especies exóticas invasoras más dañinas presentes en España. Grupo Especialista en Invasiones Biológicas. Fundació  territorio i pasatge Caixa Catalunya

TOP 20

* FLORA ETA FAUNA EXOTIKO INBADITZAILEA Basa bizitza eta ekonomiarentzako mehatxua. Errenteriako Udala 

ERRENTERIAKO FLORA EXOTIKO INBADITZAILEA

* EUSKO JAURLARITZAREN EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILAREN INFO 

 INFO OROKORRA




Iruzkinak

  1. Kaixo Joxe!
    Zur eta lur geratu naiz landare inbaditzaile batzuen agerpenarekin, ez nekien lonicera jap., erigeron kar., edota cyperus era. landareak izango ziren inbaditzailerik.
    Lan polita bete duzu, eta liburu katalogoa aipatzea esandako lan polito hori hobetzen du.
    Hurrengo atal arte!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

LAMUZA-ARRAÑOKO ZUHAITZAK: ASTIGARRA/ ÁRBOLES DE ARRAÑO-LAMUZA: EL ARCE