Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2024

ASKARI LOREA: udagoeinari ondo etorria

Irudia
Askari-lorea (Merendera montana)   Kasualitateak nahi izan du liburu eder bat  nire eskuetara heltzea. Liburutegiko nobedadeen apala arakatzen ari nintzela, izenburu iradokitzaileak berehala erakarri zuen nire arreta eta minutugarrenera etxerako bidean nintzen deskubritu berri nuen altxor txiki hari lehengo aginkada emateko irrikaz. Altxortzat hartu izan  bait dut botanika, fitoterapia, etnobonatika, literatura eta tenperazko irudi paregabeak mausiki barnebiltzen dituen liburua. "En el camino de las plantas" Rosa Barasoain naparrak idatzitakoa da , Leticia Ruifernández-en ilustrazioen laguntzarekin eta La Fertilidad de la Tierra argitaletxearen (Rosak berak sortua) eskutik.   Egitura tipikoa du, atalka, kapituluka.  Lau orrialdez osatutako atal bakoitzak landare espezie bat jorratzen du eta ezaugarri zehatzak baino, sentsazioak islatzen dituzten tenpera irudi zoragarriek laguntzen dute testua. Landare gehienak  ezagunak izanagatik  ere, wikipediara behin baino gehiagotan jo b