ORKIDEA BASATIAK TURISMO JASANGARRIRAKO BALIABIDE: ZENBAIT ESPERIENTZIA ESPAINIAR ESTATUAN
ORKIDEA BASATIAK TURISMO JASANGARRIRAKO BALIABIDE -ZENBAIT ESPERIENTZIA ESPAINIAR ESTATUAN- EXTREMADURA Extremadura osoan kultura handia dago orkidea autoktonoak baliabide turistiko jasangarri bezala aurkezteari begira. Udaberria hasten denean, orkideen denboraldiaren hasiera iragartzen da hedabideetan eta hainbat herritan orkideen ezagupenaren eta zaintzaren inguruko jardueren berri ematen da. Junta de Extremadurak sustatzen du O rkidearen Eguna (iaz 23. edizioa !!), urtero herri ezberdin batean ospatzen dena, jardun anitzak antolatuta. Horra adibide batzuk. ALANGE (BA) Biodertsitatea orokorrean eta orkidea basatiak modu berezian balorean ipintzeko apostua nabarmentzekoa da Alange herriak egiten duena. “Alange destino de orquídeas” ekimenaren barruan, urtero “el mes de las orquídeas” antolatzen dute, jardun ezberdinak batuz. Udalerriaren orrialdean sartu besterik ez da egin behar horretaz konturatzeko. Azalpen orokorreki...