ORKIDEA BASATIAK TURISMO JASANGARRIRAKO BALIABIDE: ZENBAIT ESPERIENTZIA ESPAINIAR ESTATUAN

 


ORKIDEA BASATIAK TURISMO JASANGARRIRAKO BALIABIDE

 -ZENBAIT ESPERIENTZIA ESPAINIAR ESTATUAN-


EXTREMADURA

Extremadura osoan kultura handia dago orkidea autoktonoak baliabide turistiko jasangarri bezala aurkezteari begira. Udaberria hasten denean, orkideen denboraldiaren hasiera iragartzen da hedabideetan eta hainbat herritan orkideen ezagupenaren eta zaintzaren inguruko jardueren berri ematen da.  Junta de Extremadurak sustatzen du  Orkidearen Eguna (iaz  23. edizioa !!), urtero herri ezberdin batean ospatzen dena, jardun anitzak antolatuta. Horra adibide batzuk.

 ALANGE (BA)

Imagen de la Noticia

Biodertsitatea orokorrean eta orkidea basatiak modu berezian balorean ipintzeko apostua nabarmentzekoa da Alange herriak egiten duena. “Alange destino de orquídeas” ekimenaren barruan, urtero “el mes de las orquídeas” antolatzen dute, jardun ezberdinak batuz.   Udalerriaren orrialdean sartu besterik ez da egin behar horretaz konturatzeko. Azalpen orokorrekin batera,  bertan hasten diren orkideen fitxa bilduma dute eskuragarri .  Beste aldetik, orkideak udalerrian behatzeko  4 ibilibide aurkezten dituzte, horietako 2 balizatuta daudelarik. Alange eta La Zarza udalerrietan Serapias perez-chiscanoi espeziaren  munduko 2. populaziorik handiena omen dago.

 https://visitaalange.es/en/what-to-see-what-to-do/rutas/ruta-de-orquideas

  

Sierra Utrera,Alange-La Zarza udalerriak (Badajoz)

Alangeko panel informatiboa herriko kalean


ZAFRA - LOS SANTOS DE MAIMONA (BA)

Zafrako eskualdean Santos de Maimona udalerria nabarmentzen da orkidea basatiak balioan ipintzeko orduan eta urtero jardunaldiak antolatzen dituzte ekimen ezberdinekin: hitzaldiak, eskola tailerrak, argazki tailer eta leihaketak, erakusketak,…

  https://lossantosdemaimona.com/noticias-de-prensa/las-orquideas-se-consolidan-como-un-gran-recurso-turisitco-en-los-santos-de-maimona/


FUENTE DEL ARCO –BA-

Udalerri txiki honetan jardunaldiak antolatzen dituzte urtero. 2025ean XI. edizioa burutzen zelarik, Extremadurako orkidearen eguna bertan ospatu dute. Beste aldetik,  azulejoetan egindako bertako orkideen irudiek herriko kaleak apaintzen dituzte, lore hauek bertokoentzat duten balioaren seinale.

 https://fuentedelarco.org/xi-jornadas-orquilarquenas-orquideas-en-fuente-del-arco/

Fuente del Arco




ALMARAZ-CC

Extremadurako  orkidea endemikoetako bat udalerri honetan hazten dela eta, (Ophrys apiphera var almaraciensis) lanketa berezia egiten diote gaiari.  Orkidea basatiaren interpretazio zentroa (Orchydarium) dago bertan eta ekimen ezberdinak bideratzen dituzte: museoa, ingurugiro ekintzak, ibilibide gidatuak, argazki leihaketak... Bertako orkideen inguruko liburuxka xumea baina txukuna argitaratu dute.

 ://www.ayto-almaraz.com/index.php/vivir-almaraz/medio-ambiente/97-orchydarium?jjj=1770295043029



          


ARAGOI

ALBARRACIN-TE

Teruelgo eskualderik turistikoenetako batean orkidea basatiek aparteko lekua dute eskeintza turistikoan. Urtero jardunaldiak eta  ibilbide gidatuak antolatzen dituzte besteak beste.

“Turismo Sierra de Albarracin” web orrialdean, orkideen inguruko atala dute, informazio zenbait emanik. https://albarracinturismo.com/orquideas-silvestres

 

BIESCAS-HU

Pirineotako herri famatu honetan, urtetan zehar jardunaldiak antolatu dituzte. 2019. Urtean azkenekoak izan arren, bere esperientzia interesgarria da.



ANDALUZIA

ARCHIDONA-MA

Herri honetan ere  bertako orkidea espezieak balioan ipintzen ahaleginak egin  eta turismo naturalerako ikur bezala dituzte. Archidona turismo web orrian bere atala dute , informazio orokorra emateaz gain, herriko espeziak batzen dituen txostena  dute ikusgai, pdf formatuan.

https://archidonaturismo.com/conoce-archidona/medio-ambiente/flora/orquideas/

Horrez gain, jardunaldiak antolatzen dituzte urtero.

 Azkenik, azpimarkatzekoa da Malagako  lurralde mailako  “Conociendo las orquídeas de la Gran Senda de Málaga y provincia” argitalpena orkidea basatiak eta txangozaletasuna uztartzen dituena.

Hona liburu aren pdf-a: Conociendo las orquídeas de la Gran Senda de Málaga y provincia 


GALIZA 

Ourenseko Serra da Enciña da Lastra parke naturalean orkidea basatiek aparteko lekua  izaten dute bertako ondare naturala azpimarratzean. Orkidea espeziak behatzeko ibilibidea eskeitzen dute  parke naturala bisitatzeko aurkerarik ederrenetako bat bezala. Hona hemen, ibilibidearen informazioa batzen duen eskuorria.

https://www.google.com/url?sa=t&source=web&rct=j&opi=89978449&url=https://patrimonionatural.xunta.gal/sites/default/files/parques/Folleto-ruta-Orquideas

 

 

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

Orkidea espezie alerik zaurgarrienetan babes egitura berriak

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri