LAUDIOKO ORKIDEAK 2021. Memoria txikia


Spiranthes spiralis Udazkeneko orkidea

Gazteleraz/En castellano

Udazkeneko orkideen (Spirantes spiralis) azken aleena egiten ari den     honetan, une egokia izan daiteke 2021. urteko denboraldiak eman duenari errepasoa egiteko, izan ere, nahiko urte emankorra izan baita  Arraño zein Laudio osoko  orkideen espezie eta populazioen jarraipenari dagokionean.  Gure txoko kutunetik abiatuko gara.

ARRAÑO

Orchis champagneuxii: Martxo aldean  atzeman  genuen gurean orkidea espezie berria dena.

Orchis champagneuxii

                 

Ophrys tenthredinifera ficalhoana. Orkideen mundua korapilatsua da oso. Sartzen zaren neurrian,  gero ta gutxiago ulertzen duzulako sensazioa duzu sarritan. Behin espezie bat identifikatzeko lana gaindituta (neofitoarentzat sekulako ahalegina izan daitekeena),  azpiespezieak, aldaerak eta hibridoak agertu eta desesperazioak goia joko du:  ongi etorri segurgabetasunaren  eremu labankorretara. Aurten nahikotxo ikasu dugu horretaz,  genero eta espezie bereziki zailak badirela (aldrebesak esango nuke nik),  Dactylorriza eta  Epipactis generoekin gertatzen da baita Ophrys generoko espezie talde batzuekin (sphegodes, fusca...) ere. Gurean oso ohikoa den Ophrys tenthredinifera espeziearekin gertazen da, eta antza, alde fisiko nimiño batzuk gorabehera eta azterketa genetikoen laguntzarekin, iberiar penintsulako ipar parte osoan (eta hartara Arrañon ere) hasten den aldaera, O. tenthedinifera ficalhoana da, hemendik aurrera Ophrys ficalhoana izena hartuko duena. Beraz adituen esanei jarraitu eta horrela jasoko dugu guk ere hemendik aurrera. Honetaz gehiago jakiteko, lotura honetan dago Javier Benito Ayuso adituaren artikulua (“El grupo Ophrys tenthredinifera (Orchidaceae) en la península Ibérica e islas Baleares” http://www.floramontiberica.org/FM/n80.htm)     Flora Montiberica aldizkarian argitaratua. 

Ophrys ficalhoana


Orchis italica eta Himantoglossum hircinum  mehatxatutako espezien aleak babesteko egiturak ezarri (1+3), jarraipena egin eta erretiratu   genituen. Blogaren bi sarreretan ekimen honen berri zabala ematen da. 

http://lamuzanaturgunea.blogspot.com/2021/04/arranoko-orkideak-babestu-miresteko.html

http://lamuzanaturgunea.blogspot.com/2021/06/laudioko-natura-ondarea-arranoko.html  

Amaitzeko, esan behar da azken egitura abuztuaren amaieran  kendu  genuela, eta gutxienez bi aleek ziklo biologikoa osatu dutela esateko moduan gaude. Azpimarkatzeko da herritarrek izandako jarrera, landareak, egiturak eta informazi kartelak errespetatu direlarik.

Laudio Udaleko Ingurugiro sailaren bitartez , ekimaneraren inguruko txostena aurkeztu genuen,  landa garapena eta obra-zerbitzu udal sailetara zabaltzeko eskaerarekin. Udal sail hauetatik jasotako harrera nabarmendu egin behar da,  ekimena sendotu eta Arrañoko orkideak  balioan ipintzeko  eta babesteko lehen urratsak ekarri dituena.



Arrañoko orkideen egutegia osatzen hasi gara.  Momentuz zirriborro formatuan  besterik ez dana, bertako orkideak miresteko tresna lagungarria bihurtzea dugu helburua.




 Gymnadenia generoaren jarraipena.  Gymnadenia conopsea espeziaren presentzia konfirmatuta dagoen bitartean, (populazio nabarmenarekin gainera),  zonalde bateko ale batzuen ezaugarriak direla medio, Gymnadenia pyrenaica espeziea izan daitekeen aztertzen aritu gara eta baieztatze bidean dago.




Anacamptis pyramidalis ale hipokromatiko (zuriak) bi aurkitu izan dira aurten.

Anacamptis pyramidalis


Himantoglossum hircinum-en Arabako katalogoa osatzen ari den lantaldea gurekin harremanetan ipini zen, Arrañoko kokapenak  Arabako katalogoan sartzeko baimena eskatuz. Ondorioz, Arrañoko kokapenak Arabako katalogoan agertzen dira.


 


ARRAÑO-LARRA  

Hirugarren urtea da  bertako populazioen jarraipena egiten ari garela. Ophrys lupercalis, Ophrys sphegodes, Ophrys lutea, Ophrys ficalhoana, Orchis purpurea, Orchis antropophora eta Anacamptis pyramidalis espezie ezagunaz gain,  Ophrys insectifera eta Orchis provincialis espezien aleak agerpena aipatzeko modukoa da.

Orchis provincialis

Ophrys insectifera


LAUDIOKO HERRIGUNEA

Herriko berdegune batean (Nerbioi kalean) Ophrys passionis espeziaren ale batzuren aurkikuntzak ahobetehortz utzin gituen, izan ere, espezie eder honen Laudioko kokapena zinez garrantzitsua da, beti eremu mediterraneagoetan agertu izan baita, Hurrengo urteetan jarraipena egin beharko zaio.

Ophrys passionis

Ophrys passionis

 ORKIDEA ESPEZIE EZBERDINAK EZAGUTZEKO TXANGOAK

Aurten irteera andana  egin ditugu espezie gehiago ezagutzeko asmotan (horretarako jaso dugun   laguntza ezinbestekoa izan da) Ikaste prozesuaren   irudi eta une gogoangarri asko utzi dizkigute eta  erantsita doan bideoan laburbildu ditugu.

 Besteak beste, leku eta espezie hauek ezagutzeko pribilegioa eduki dugu:

Aiaraldean ( Limodorum abortibum, Orchis coryophora), Zuia (Orchis morio, Dactylorriza sambucina, Cephalanthera longifolia…), Iruñako arroa ( Orchis  papilonacea, Orchis  simia, Limodorum trabutianum,…), Errioxa (Ophrys dyris, Ophrys binululata,  Ophrys speculum,…), Obarenes  mendiak (Ochis cazorlensis, Neottia maculata, Ophrys vascónica, Dacthylorriza  insularis), Valderejo (Cephalanthera  rubra), Koartango ( O. aveyronensis, Listera obata), Arabako lautada ( spiranthes aestivalis), Mendikate kantauriarra (Gymanadenia gabasiana, pseudorchis albida, coeloglossum viride,…), Pirineaok (goodyera repens). Azkenik, Epipactis   (E.palustris, tremosii, microphyla,  helleborine, rodanensis, Atrorubens,…) eta Dactylorriza (D. fucsii, elata, maculata,…) generoetarako hastapen ikuskapenak izan ditugu. UFF!! . Horra guzti horren bideo laburpena:





 








Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

LAMUZA-ARRAÑOKO ZUHAITZAK: ASTIGARRA/ ÁRBOLES DE ARRAÑO-LAMUZA: EL ARCE